Alos Quartet eta Amaia Elizaran

Pamplona/Iruña 2019(e)ko Abuztuak 20
  • Alos Quartet eta Amaia Elizaran

Harresietako Jaialdia 2019.

Alos Quartet hari-laukoteak prestatutako disko berriaren aurrestreinaldia, baxuaz eta perkusioaz lagundurik, eta zuzeneko dantza-garaikideaz, Amaia Elizaranen eskutik.

Alos Quartet 1999an sortu zen. Hala musika klasikoan nola modernoan arte-ibilbide luzea duten musikariek osatzen dute. Euskadiko Gazte Orkestra, Euskadiko Orkestra, Espainiako Gazte Orkestra Nazionala eta izen handiko beste orkestra batzuekin batera ibiltzeaz gain, taldekideek Oskorri eta Benito Lertxundi lagundu dituzte kontzertuetan. Haien errepertorioak askotariko musika-estiloak hartzen ditu barne, klasikoa eta garaikidea, besteak beste.

Amaia Elizaran dantza-konpainia 2015ean sortu zen, ohiko guneetarako edo bestelakoetarako norbere koreografiak sortzearen bidez inprobisazio-hizkuntza propioa ikertzeko premiak hartaraturik. Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa eta elkarlana izan ditu. 2017an, bere Block proiektuak irabazi zuen KARRIKAN plataformaren laguntza-programa.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2019(e)ko Abuztuak 20
  • Ordutegia21:00
  • Lekua2. agertokia (Arma Aretoaren ondoan)
    Pamplona/Iruña

Non

Euskadi, auzolana