"Perceptions"

Pamplona/Iruña 2019(e)ko Abuztuak 21
  • "Perceptions"

Harresietako Jaialdia 2019

Amaiera-ekitaldia.

Perceptions iruditeria kuantikoaren barrenerako bidaia da, infinituki handiak eta infinituki txikiak bat egiten duten tokira. Ekuazioak 360º-ko grabitazio-egitura batean mugitzen dira, ikuskizunerako L’Oculaire izenpean diseinatutako tramankulu batean. Artistak eta oinarrizko partikula ezezagunak dimentsio paraleloko espazio eta tenporalitate erlatiboan barna mugitzen dira. Inkontzientea, emozioak, sentipenak eta ametsak iratzarriko dituzten bestelako errealitateekin amets egiteko gonbita da. "Okularioaren" bidez egindako aire-dantzek gogora ekartzen dituzte Soken teoria, zeruko gorputzen errotazioa, zintzilik dauden partikulak, bizia materializatzeko saiakera, ezezaguna eta ikusezina. Perceptions formatu handiko ikuskizuna da, Bivouac konpainiak eszenografia monumental eta original batean eta ikuskizunerako berariaz prestatutako argi- eta musika-instalazioaz egiten duen bosgarrena. Partitura ordenagailuz sortu da, eta pianoak lagunduko dio, zuzenean. Filmetan istorioak kolorez eta indarrez hornitzen dituzten JSBen eitea dauka, horietan ere isiluneek berebiziko garrantzia dutelarik.

Artistak: Maureen Brown, Benjamin Lissardy, Silvana Sanchirico Barros, Samuel Rodrigues eta Vanessa Petit.


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaCie Bivouac
  • Data 2019(e)ko Abuztuak 21
  • Ordutegia22:00
  • Lekua1. agertokia (harresietako horma-atala)
    Pamplona/Iruña

Non

Euskadi, auzolana