Ganbera kontzertua: Smetana hirukotea

Bilbao 2019(e)ko Irailak 24
  • Ganbera kontzertua: Smetana hirukotea

Smetana hirukotea 1934. urtean sortu zuen Josef Pálení?ek txekiar piano-jotzaile famatuak, eta Txekiar Errepublikako uneko talderik ospetsuenetariko bat da. Egungo kideek, Jitka ?echová pianistak, Radim Kresta biolin-jotzaileak eta Jan Pálení?ek biolontxelo-jotzaileak haien aurrekoek nahiz ganbera-musikako XX. mendeko bakarlari garrantzitsuek (Oistrakh, Rostropóvich, Richter, Stern, Rose, Istomin) sortutako eredua jarraitzen dute interpretazioan.

Trío Smetana taldeak nazioarteko sari garrantzitsuak jaso berri ditu, eta ohiko gonbidatua izaten da Txekiar Errepublikako eszenatoki garrantzitsuetan ?Pragako Udaberriko jaialdia, Janá?ek-eko Maiatzekoa, Moraviako Udazkenekoa, Concentus Moraviaekoa edo Malá Stranako Ganbera Musika? eta Frantzia, Alemania, Suitza, Britainia Handia, Italia, Eslovenia edo Egipto bezalako herrialdeetakoetan.

Programan Antón Arenski eta Bedrich Smetanaren piezak izango dira. Jarduera Txekiar Errepublikak Espainian duen Enbaxadak antolatu du Guggenheim Bilbao Museoarekin elkarlanean.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana