Joseba Irazoki

Gorliz 2019(e)ko Abuztuak 22
  • Joseba Irazoki

JOSEBA IRAZOKI, jakin-mina bere baitan errotua duen joera askotariko gitarrista polifazetikoa, konposizioan ez ezik inprobisazioaren munduan ere gogo biziz barneratzen dena. Gure musikari beratarra jadanik nahitaezkoa bihurtu zaigu, eta orain bakarka dator, one man band formatuan. Kantatzeaz gainera, hainbat soinuren efektuak eta programazioak maneiatzen ditu, eta gitarrei, harmonikari eta bonboari hitz eginarazten die. 

Zein den azken helburua? Erritmo eta soinuen anabasa neurtu bat sortzea, hainbat kalibretako konposizio genuinoak disparatuz. Folka, bluesa, psikodelia eta tresnen esperimentazioa: proposamen artistiko bikain bat, harrigarria eta sailkaezina aldi berean.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2019(e)ko Abuztuak 22
  • Ordutegia21:00
  • Lekua Xurrut
    Hormazalanda enparantza Plaza, 2
    Gorliz
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Xurrut

Non

Euskadi, auzolana