"Hiriko estetikak" kongresu jardunaldiak

Bilbao 2019(e)ko irailaren 19(e)tik 2019(e)ko irailaren 20(e)ra
  • "Hiriko estetikak" kongresu jardunaldiak

Nazioarteko proiekzioa duten kongresu jardunaldi hauek ahalegin berritzailea eta kalitate zientifikokoa eguneratu nahi dute hiriaren eta bere arazo estetikoen, urbanoen eta soziokulturalen inguruan. Funtsezko gakoetako bat  diziplina-askotarikotasuna da eta ez da garatu bakarrik ikuspegi akademikoa landuta, baizik eta hedakuntzakoa eta gizartean zabaltzeko asmo sendoarekin.

Ekitaldia bi egunetan banatzen diren lau saiotan antolatu da eta hinterlandera zabaldu diren metropolietarantz eraman nahi du arreta, sinergia garrantzitsuak sor daitezkeelako hiriarekin gehien identifikatzen den aldearen eta ezaugarri propioak eta nabarmenak dituen aldirietako erregioaren artean; harreman horrek eragin iraunkorrak ditu sorkuntzaren edo ikerkuntzaren arlo batzuetan islatzen eta/edo esaten diren identitateen eraketan, pertzepzioan eta aintzatespenean, ezagutzaren arloetan besteak beste, adibidez arte plastikoetan, arkitekturan, hirigintzaren historian, literaturan eta/edo  zinematografian.

Horrek guztiak hiri-imajinarioetan oroimenezko irudiak, eta baita bere ‘kimerak’ eta ametsak ere, definitzen dituen etorkizun transformatzailea gordetzen du bere barruan. Taldeek propiotzat jotzen dituzten onetsitako oinarri geografikoei eta kulturalei dagokienez Programako gaikako-ardatz moduan proposatu diren mahaietan egingo diren azterlanen ildotik trata daitezkeen egitura espazio-denborazkoei buruzko galderak egitera eramaten gaituzten inertziak identifikatu ahal izango ditugu.

EGITARAUA

Informazio gehiago eta izen ematea: arkhiriak@gmail.com

 


Laburrean

  • Mota Jardunaldia
  • Data 2019(e)ko irailaren 19(e)tik 2019(e)ko irailaren 20(e)ra
  • Ordutegia10:00
  • Lekua Rekalde Aretoa
    Alameda de Rekalde, 30
    Bilbao
  • Web Rekalde Aretoa

Non

Euskadi, auzolana