Elliott Murphy Band

Sangüesa/Zangoza 2019(e)ko Abuztuak 23
  • Elliott Murphy Band

Kultur 2019

Parisen bizi da orain dela 25 urte baino gehiago, erbesteratutako New Yorkiar gisa, baina Elliot Murphy rock zale eta musikariaren karrera inoiz baino aktiboagoa da. 35 album baino gehiago argitaratu ditu; Europa osoan zehar jotzen jarraitzen du, eta fikzio idazle emankorra da. Horrez gain, kontakizun laburren zenbait bilduma argitaratu ditu, Café Notes (Hachette), eta bi eleberri, Marty May eta Poetic Justice neo-western-a (Tropo). Tarteka, Rolling Stone (AEB) eta Vanity Fair (Frantzia) aldizkarietan idazten du, baita beste argitalpen batzuetan ere. 4 hamarkada joan dira Aquashow izeneko bere lehen album iraultzaile hura argitaratu zuenetik (1973), eta zaleek beren kontzertuak betetzen jarraitzen dute, eta kritikariek, beren albumak goresten. 2016an, The Second act of Elliott Murphy dokumental autobiografikoa aurkeztu zuen, eta, han, besteak beste, Billy Joel eta Bruce Springsteen musikariei egindako elkarrizketak biltzen dira. Europa osoan zehar aurkeztu da, eta, Donostiako Festival Dock of the Bay jaialdian, publikoaren saria jaso du. 2017an, diskoetxean grabatutako azken diskoa aurkeztu zuen, Prodigal Son, eta, 2018an, Elliott Murphy Is Alive! zuzeneko albuma.

2015ean, Frantziako Kultura Ministroak Arteen eta Letren Ordenaren Zaldun izendatu zuen Elliott Murphy.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2019(e)ko Abuztuak 23
  • Ordutegia23:00
  • LekuaArkupe plaza
    Sangüesa/Zangoza
  • HizkuntzaIngelesa

Non

Euskadi, auzolana