Huntza

Estella-Lizarra 2019(e)ko Abuztuak 29
  • Huntza

Kultur 2019

Bi urte! Bi urte behar izan ditu Huntza seikoteak Xilema lan berria argitaratzeko. Disko berria Huntza da, goitik behera. % 100 Huntza. Hori bai, biribilago, sendoago, helduago eta freskoago. Helduago eta freskoago? Badirudi bi ideia horiek kontra jarrita daudela, baina, ikusten duzuenez, Huntza kontraesanez betetako taldea da. Bigarren lan hori ere Haritz Harreguyrekin grabatu dute, eta, nahiz eta bigarren lanak beti sortzen duen beldurra, ziurtatzen dizuet oraingo honetan ez dela horrelakorik sumatzen. Ez da disko luzea, ordu erdi eskasekoa; motz gelditzen zaigun orduerdia, baina, hala ere... Gure bizitzako zenbat ordu beteko ditu Xilemak?


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2019(e)ko Abuztuak 29
  • Ordutegia21:00
  • LekuaLos Llanos Kulturguneko lorategia
    Estella-Lizarra
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana