"Imajinarioak. Ilustrazioaren egoera Nafarroan"

Pamplona/Iruña 2019(e)ko abuztuaren 1(e)tik 2019(e)ko irailaren 22(e)ra
  • "Imajinarioak. Ilustrazioaren egoera Nafarroan"

Imajinario edo iruditeriak, "egile, eskola edo tradizio baten elementu sinboliko eta kontzeptualen errepertorioa" dira. Iruñeko Udalak Ziudadelako Mistoen eraikineko bi solairuetan ikusgai egongo den erakusketa aurkeztu du, belaunaldi ezberdinetako berrogeita lau ilustratzaile nafarren lanez osatutakoa. Ez dira hor bildu guztiak, baina badaudenek ordezkari-multzo eder askoa osatzen dute, argitalpenak –egunerokoak zein ez–, liburu-edizioaren mundua, kartelgintza eta bestelako euskarri asko aberasten dituzten sormen-unibertso grafiko ezberdinen erakusle baitira.

Egile nafarrak dira, nahiz eta mundu globalizatu eta digitalean artista guztiek dituzten mota guztietako joera, teknika eta estiloen berri izan eta horiez blaitzeko plataformak, bai eta mekanismo zabalenak ere, nork bere unibertsoa garatu ahal izateko. Dozenaka unibertso horietan barnako ibilbidea. Erakusketa Mistoen eraikineko beheko eta lehen solairuetan egongo da zabalik abuztuaren 1etik irailaren 22ra.

Proposamena jatorrizkoen sorta heterogeneo bat da, eta horietako askok lehiaketatan sariak jaso dituzte, edo hainbat hizkuntzatan argitaratu dira. Sorterri komuna izanagatik ere, egileetako askok ez zuten elkar ezagutzen. Halabeharrez testuinguruz ateratako lanen hautaketa honetatik kanpo utzi dira beste esparru batzuetan –umore grafikoa eta komikia, horma-irudiak, animazioa, infografia, diseinu grafikoa eta horrelakoetan– aritzen diren egileak, diziplina horien nortasuna nahikotzat jo baita beraien erakusketa merezi ahal izateko.

Ilustrazioz beteriko 40 urteko aldea dago Pedro Osesen (1942) eta Cristina Jiménez Gómez edo Natalia Zaratiegui (1981) artisten artean, eta dozenaka argitaletxe, komunikabide ugari –Vívora, TMEO, The Boston Globe, El País, Berria, Makoki, El Diario Vasco edo The Guardian– eta hainbat eleberri grafiko, sanferminetako pankarta eta askotariko kartel. Egile-multzoak nazioko zein nazioarteko sari-sorta ere badu, bai eta tokiko sariak ere, Virginia Santosek, esate baterako, 2018ko Etxepare Saria baitu.

Orobat, erakusketa zeharkako omenaldia egin nahi die izan diren argitalpen-ekimen guztiei, horiei esker izan baitira eta biziraun baitute egile hauek eta beste zenbaitek, ekoizpen propioaren alde lan eginez: Pamiela, Txalaparta, Erein, Elkar, Ibaizábal, Cénlit/Denonartean, Jalabali, Ken eta abar. Ildo horretan, oso garrantzitsua da, baita ere, Etxepare sariak egiten duen urteroko aintzatespena eta liburutegi, liburu-denda espezializatu eta irakaskuntzara hurbiltzean adierazpen grafikoari garrantzia ematen dioten kolektibo edo norbanakoen dibulgazio-lana.

IMAJINARIOAK. Ilustrazioaren egoera Nafarroan erakusketa Mistoen eraikinean ikusi ahal izango da irailaren 22a arte, ordutegi honetan: asteartetik ostiralera, 18:30etik 21:00etara; larunbatetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etatik 21:00etara; eta igande eta jaiegunetan, 12:00etatik 14:00etara.

ERAKUSKETAN PARTE HARTU DUTEN EGILEEN ZERRENDA

•    Adam Kozinski
•    Aizpea Lasa
•    Alicia Osés
•    Álvaro Corcín
•    Ana Ibáñez Elosúa
•    Beatriz Menéndez
•    Begoña Cía Zabaleta
•    Berta Suescun
•    Carlos Puig
•    César Oroz    
•    Concha Pasamar
•    Cristina Jiménez
•    Elvira Roitegui
•    Ernesto Murillo
•    Idoia Iribertegui
•    Irati Fernández 
•    Iratxe López de M.
•    Itziar Repáraz
•    J.J. Chas
•    Javier Muñoz
•    Jesús Sotés
•    Jesús Zulet
•    Joaquín Resano
•    Jokin Larrea
•    Jokin Manzanos
•    Jon Juárez
•    José Ángel Labari 'Jali'
•    Joseba Beramendi, Exprai
•    Leire Urbeltz
•    Liébana Goñi
•    Maite Mutuberria
•    Martintxo Altzueta
•    Mikel Murillo
•    Mikel Santos BELATZ
•    Mila García
•    Miren Asiáin
•    Miriam Cameros
•    Natalia Zaratiegui
•    Nicolás Aznárez
•    Patri de Blas
•    Pedro Osés
•    Raquel Samitier
•    Sergio Gontz
•    Virginia Santos


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2019(e)ko abuztuaren 1(e)tik 2019(e)ko irailaren 22(e)ra
  • LekuaPamplona/Iruña

Non

Euskadi, auzolana