Suaia eta Ama Rebel

Donostia-San Sebastián 2019(e)ko Abuztuak 15
  • Suaia eta Ama Rebel

Donostiako Aste Nagusia 2019

Suaia eta Ama Rebel reggae banda 2016an sortu zen. Egoitza Bizkaiko oihanean du, eta euskal eszenan sarri aritzen diren zazpi lagunez osatuta dago. Taldekideek hainbat proiektu ezberdinetan hartu dute parte: Kodigo Norte, Esne Beltza, Potato, Lone Ark, Early Reflections, Gobeo Bay, Aiaraldeko Soinu Sistema, The Cherry Boppers... Suaia eta Ama Rebel ez da estilo bakar batera mugatzen, ezta entretenimendura ere; reggae, dancehall, roots, rub-a-dub... Dena gizarteko baztertuen aldeko mezuen mesedetan, reggaeren sustrai aldarrikatzaileak bizirik mantenduz, ikur errebelde eta euskalduna astinduz.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2019(e)ko Abuztuak 15
  • Ordutegia23:30
  • LekuaErdigunea. Boulevardeko kioskoa
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana