Noa Voll Damn & The Hell Drinkers

Donostia-San Sebastián 2019(e)ko Abuztuak 16
  • Noa Voll Damn & The Hell Drinkers

Donostiako Aste Nagusia 2019

Ainhoa Eguiguren (ahotsa), Sergio Villar (gitarra), Gus González (bateria) eta Manu Gestido (baxua).

Manu Gestidok (Casual Blues, Mal de Muchos), Gus Gonzálezek (The Billie Jeans, Sky Beats) eta Sergio Villarrek (LosDelGás, Sky Beats), mota desberdineko proiektu batzuetan elkarrekin jo ondoren, erabaki dute Ainhoa Eguiguren (Les Fous) kantari donostiarrarekin indarrak batzea. Azken honek bluesari dion maitasuna dela-eta, erabaki dute bere eraginik beltzenak (soul, r&b y rock ‘n’ roll) nahastea helburu garbia duen laukote bat sortzeko: blues klasikoak bildu eta beren erara janztea.

Dudarik gabe, 2018koa urte paregabea izan da taldearentzat, uztaileko hila azpimarratzekoa izan delarik, hil horretan Hondarribia Blues Festival inauguratu (La Benta agertokian, hain zuzen) eta Burlada Blues Festival-ean eta Heineken Jazzaldiko Fnac agertokian aritu baitziren. Diskoa besapean dutela, dudarik gabe beren helburua iritsi dute, “zuzenean ahalik eta gehien jotzea, jendeari bluesaren magia helarazteko”, eta hurbileko etorkizunari aurre egiten diote lehen baino ere gogo gehiago dutela beren energia bluesa maitatzen duten guztiekin partekatzeko.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2019(e)ko Abuztuak 16
  • Ordutegia23:30
  • LekuaGaskuña plaza (Antigua-Ibaeta)
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaDoan

Non

Euskadi, auzolana