"Pum, Pum!"

Santurtzi 2019(e)ko Urriak 20
  • "Pum, Pum!"
    Argazkia: baobabteatro.com

5 urtetik aurrera.

Txotxongiloak, aktore-antzerkia, maskarak eta itzalak, ikuskizunerako propio egindako musika, zuzenean joko dutena.

Marieta 5 urteko neskatoa da. Hamaika atez inguratuta dago, zabaldu eta istorioak kontatzen dituzten atez hain zuzen. Ateek musika dute, eta Marietak nahi duenean istorioak kantatzen dituzte, baina batek sekretu bat gordetzen du. Inoiz kontatu ez duen eta inoiz entzun ez den sekretua.

Pum, Pum!

Umeei gertatzen zaizkien ohiko pasadizoei buruzko ikuskizun samurra da, baina mezu argia duena: ume-umetatik jakin behar dute inork ezin dituela nahi ez duten ezer egitera behartu.

Ikuskizun hau antzerki-arte eszenikoetan orain arte islatu ez den gai kezkagarri bat plazaratzeko beharretik sortu da: gehiegikeria sexualak haurtzaroan; gai tabua gizartearentzat, baina gurekin bizi dena, eta tamalez, oso estatistika izugarriz gainera.

Ikuskizuna egiteko denbora luze eman da ikertzen, eta aholkularitza profesionala bilatu da gaiari zuhurtziaz, leuntasunez eta errespetuz heltzeko. Dena dela, umoreak ere tokia izatea nahi izan da; horregatik, hainbat eszenatan umore-zertzeladak daude.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana