"Nest (Habia)", Maite Cantoren erakusketa

Pamplona/Iruña 2019(e)ko uztailaren 31(e)tik 2019(e)ko irailaren 15(e)ra
  • "Nest (Habia)", Maite Cantoren erakusketa

Maite Cantoren Nest (Habia) erakusketa Ziudadelako Bolborategian egongo da ikusgai, uztailaren 31tik irailaren 15era. Asteartetik ostiralera, 18:30-21:00; larunbatetan, 12:00-14:00 eta 18:30-21:00; igande eta jaiegunetan, 12:00-14:00; astelehenetan itxita egongo da.

Nest-ek nork bere inguruan sortzen dituen mundu txikiak zedarritzen ditu: familia, bikotea, lana, azturak... Egunerokoak eta norberarenak, horrenbesteraino non askotan haien ahuleziak eta indarrak ikusezinak baitzaizkigu. Nest (Habia) pertsonen arteko loturak dira, nolabaiteko indar-sarea, mundua benetan mugitu eta eraldatzen duen keinuaren bidez helarazia.

Kolore-uholdeak guztiari indarra helarazten dio. Artelanak –gehien bat kolore bakarrekoak– irudien eta mugimenduaren ahalmena agerian uzten du, haien bidez, ikusizko keinuek bezala, benetako sentimenduak helaraztera bideratuta.

Nest (Habia): erretxinak, erretxina ekologikoak eta beira-zuntz mota ezberdinak behatzen emandako bi urte baino gehiagoko sormen-prozesuaren emaitza da. Sormen-prozesu honekin batera, eta askeago, Shield (Ezkutua) sortu zen. Shield (Ezkutua): areriotasunetik, beldurretatik, minetik... babesteko sortzen dugun edozer da. Esanahia axola gabe, kolorea eta egiturak nahasten dira, horiek organikoagoak izan daitezen. Bukatu gabeak, desegituratuak... dirudite, eta hortxe dago haien edertasuna.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana