"Bertako Metal, Pop Rocka-Metal, Pop Rock Local de Aste Nagusia" 2019

Bilbao 2019(e)ko abuztuaren 17(e)tik 2019(e)ko abuztuaren 24(e)ra
  • "Bertako Metal, Pop Rocka-Metal, Pop Rock Local de Aste Nagusia" 2019
  • "Bertako Metal, Pop Rocka-Metal, Pop Rock Local de Aste Nagusia" 2019

"Bertako Metal, Pop Rocka-Metal, Pop Rock Local de Aste Nagusia" 2019 erakusketako 34. edizioak bere kartela itxi du 16 kontzerturekin. Erdiak bilbotarrak dira. Modu berean, emakumeen presentzia eta euskararen erabilera nabarmendu behar ditugu.

Abuztuaren 17tik 24ra (zapatutik zapatura), egunean bi kontzertu eskainiko dira Bilborock areto mitikoan, 45-50 minutukoa bakoitza. Bi emanaldi emango dira egunean, 20:00etan eta 21:00etan. Sarrera doan izango da leku guztiak bete arte.

Hautatutako talde eta artisten artean (edizio honetako deialdira guztira 105 aurkeztu dira), kide guztiak edo batzuk emakumeak dituzten taldeak nabarmendu behar ditugu (hamaseitik sei, kasu batzuetan emakumeak taldearen gidari izanik). Euskarari dagokionez, lau talde dira euskaraz abesten dutenak. Jatorriari dagokionez, 34. edizio honetan talde asko bilbotarrak dira: hamaseitik zortzi. Aukeratu diren gainerako taldeak Getxo, Barakaldo, Santurtzi, Basauri, Orduña, Amorebieta-Etxano, Plentzia eta Ondarroakoak dira.

Musika-estiloetan, Aste Nagusiko erakusketan musika mota oro onartzen da: metal, pop-rock, folk, rap, hip-hop..., jazza izan ezik. Aurten, lehiaketa metalarekin hasi eta amaituko da. Lehenengo egunean, abuztuaren 17an, “Bilbo Hiritik” INCURSED etorriko da, folk metal musikarekin. Beraiekin batera, VOLTIUM taldea (thrash). 2019ko erakusketa amaitzeko, bigarren zapatuan, hilak 24, death metaleko kontzertu bat izango dugu, black ukituekin: KNIVES eta AESTHETIC.

Aste Nagusiko erakusketan talde eta estilo mordoa izango ditugu. Rock musikariak, hala nola COLAJETS, POMERAY eta LAS SEXPEARES, grunge punk-rockarekin. Proposamen batzuek iparramerikar sustraien eragina dute, hala nola ROSEBUD, ENDIKA SANGRÓNIZ, BRINGAS eta GENERAL LEE beteranoen rockabillya. Raparen eta hip hoparen zaletuek ARRANO PERTXA ETA LENGU ILUNA eta LA MEDIZINAH izango dituzte ikusgai. Euskal rocka DESIRA taldeak ordezkatuko du, pop musika NOA CLIFFek eta soul-soft rocka ALAIN CONCEPCIÓNek, "The Soul Men" taldeak lagunduta.

BILBOROCK ARETOKO KONTZERTUAK

Abuztuaren 17a, zapatua (FOLK PAGAN METAL, THRASH METAL)
20:00: INCURSED (Bilbo)
21:00: VOLTIUM (Urduña-Basauri)

Abuztuaren 18a, domeka (ROCK)
20:00: POMERAY (Bilbo)
21:00: COLAJETS (Barakaldo-Santurtzi)

Abuztuaren 19a, astelehena (INDIE FOLK ROCK, SOUL & SOFT ROCK)
20:00: ENDIKA SANGRONIZ (Getxo)
21:00: ALAIN CONCEPCIÓN & THE SPUL MEN (Amorebieta-Etxano)

Abuztuaren 20a, martitzena (RAP & HIP HOP)
20:00: LA MEDIZINAH (Bilbo)
21:00: ARRANO PERTXA ETA LENGU ILUNA (Bilbo)

Abuztuaren 21a, eguaztena (ROCK ALTERNATIVO, COUNTRY FOLK ROCK)
20:00: LAS SEXPEARES (Barakaldo)
21:00: ROSEBUD (Getxo)

Abuztuaren 22a, eguena (POP, EUSKAL ROCK)
20:00: NOA CLIFF (Plentzia)
21:00: DESIRA (Bilbo)

Abuztuaren 23a, barikua (AMERICANA, ROCKABILLY ETA SWING)
20:00: BRINGAS (Getxo)
21:00: GENERAL LEE (Barakaldo)

Abuztuaren 24a, zapatua (DEATH-BLACK METAL)
20:00: AESTHETIC (Ondarroa)
21:00: KNIVES (Bilbo)

Bilboko Udala

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2019(e)ko abuztuaren 17(e)tik 2019(e)ko abuztuaren 24(e)ra
  • Lekua Bilborock
    Muelle de la Merced, 1
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan
  • Web Bilborock

Non

Euskadi, auzolana