Bilboko 2019ko Aste Nagusiko kartel lehiaketako 20 finalisten erakusketa

Bilbao 2019(e)ko abuztuaren 1(e)tik 2019(e)ko abuztuaren 30(e)ra
  • Bilboko 2019ko Aste Nagusiko kartel lehiaketako 20 finalisten erakusketa
    Argazkia: www.facebook.com/bilbaofestak

Abandoko Udaltegian (Elcano kalea, 20) Aste Nagusiko kartelen lehiaketako 20 kartel finalistekin erakusketa bat jarriko da abuztuaren 1etik 30era, 08:30etik 13:15era bitartean. Irabazlea, eta hortaz, 2019ko jaietako irudi ofiziala, “GURE MUNDUA” izango da (41. zenbakia zuena). Zalantza barik, aukera ezin hobea jaiak bete-betean eta ikuspegi eta modu askotara ikusteko; baita, motorrak berotzen eta giroan sartzeko ere, jakina.

Bisitariek sortzaile guztien azalean jartzeko aukera izango dute, ikusteko nola horiek guztia eman duten jaietarako deia egiteko irudirik onena aurkitu nahian. Azkenean, irudirik onena “GURE MUNDUA” izan da, aurrez aukeratutako 6 irudi hauen artetik aterata: "FESTAK BIHOTZEZ", "BETI MARIJAIA", "HASIERA", "WE LOVE MARIJAIA", "GURE MUNDUA" eta "BILBAO CON LOS BRAZOS ABIERTOS". Erakusketan berriro ikusteko aukera izango dugu.

Oso leku ezberdinetatik heldu zaizkigu kartelak, eta hori benetan aberasgarria izan da: Nafarroa, Araba, Madril, Bartzelona, Sevilla, Leon eta Cuenca dira jatorrietako batzuk. Halere, bertokoak, Bilbo eta Bizkaikoak, izan dira nagusi. Bilboko Udala, azken aukeraketan herritarren parte hartze bidezko sistema sustatzeko helburuari eutsiz, herritarrei eman die aukeratzeko pisua eta irabazlea bozketa mistoko sistemaren bidez aukeratu da. Horrela, bada, azken erabakiaren balioaren % 66 herritarrena izan da; gainerakoa, % 33, epaimahai aditu baten esku egon da.

Bilboko Udala

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana