Carla Pires

Hendaia 2019(e)ko Abuztuak 18
  • Carla Pires

BidasoaFolk Festival 2019

Eszenatokian presentzia nabarmenarekin, jendea bereganatzeko berezko talentua du Carla Piresek. Bere kontzertuak sakonak dira, egiten duen interpretazio bikainari eta laguntzen dioten musikari bikainen ekarpen kartsuari esker.

Abeslari honek historia izugarria du jada, 350 kontzertu inguru eman baititu lau kontinentetako 21 herrialdetan, mundu mailan areto enblematiko eta ospetsu askotan jarduteaz gain.

Biografia

Carla Pires 1993an hasi zen hainbat lehiaketatan abesten. 1995ean Interpretazio Arteetan lizentziatu ondoren, bere ibilbide artistikoari ekin zion aktore eta abeslari gisa, eta hainbat grabazio egin zituen telebistako zenbait serietako soinu bandarentzat. 2000ko uztailetik aurrera eta 4 urtez Amália Rodriguesen (gaztetan) papera egin zuen Portugalen ekoitzitako musikal garrantzitsuenean, Amália, mitoaren bizitza azaltzen duena.

2002an Carlak O Fado em Concerto lana argitaratu zuen Quinteto Amália soka laukotearekin; Amália musikaleko abestiak ditu diskoak orkestrako tresnetara moldatuak. 2005ek ekainean Ilha do meu fado argitaratu zuen (Ocarina Records). Disko horretako abestietako bat, "Boca da Noite", Holandako Global Sounds 2005 bilduman atera zen, eta 60.000 kopia saldu ziren. Urte hartan bertan argitaratu zuen Ilha do meu Fado, baina 2012. urtera arte ez zuen atera Rota das Paixoes, Harmonia Mundi diskoetxeak mundu osoan zehar banatu zuen diskoa. Urte hartan bertan Babel Med Music azokan parte hartzeko gonbita egin zioten. Ekitaldi hura egin zuenez geroztik izugarrizko ospea hartu zuen nazioarte mailan eta mundu osoan barrena abesten hasi zen, erantzun gartsu eta ahobatekoa jasoz komunikabideetatik nahiz jendearengandik.

Webgunea: carlapires-fado.com.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2019(e)ko Abuztuak 18
  • Ordutegia20:30
  • LekuaSokoburu
    Hendaia
  • ZenbatekoaGratis

Non

Euskadi, auzolana