La Jodedera

Donostia-San Sebastián 2019(e)ko Abuztuak 14
  • La Jodedera

Donostiako Aste Nagusia 2019

2009. urtean sortuta, Kubako musikariek eta euskaldunek osatzen dute taldea: Jon Txorromorro, gitarra jotzailea eta kantaria, Jomes Bap, baxu jotzailea, Mandi Cienfuegos, perkusionista eta kantaria eta Oscar La Habana, tres kubatarraz arduratzen dena dira partaideak.  Guztiak musikaren munduan aritutakoak badira ere, azken proiektu honekin eremu berri batera bidaiatzen dute. Alderdi erreibindikatiboa baztertu gabe, musika sortzeko eta jendeak ondo pasatzeko eta dantza egiteko helburuarekin sortu zuten taldea.

2013. urtean taldeak lehenengo diskoa kaleratu zuen: Karibe Kantauri kantari. Disko honetan zenbait euskal kantu ezagunen bertsio kubatarrak ekoitzi zituzten, baita euskal musikaz moldatutako Kubako doinuak ere.

2014. urtearen amaieran bigarren diskoa kaleratu zuten: Aio Kurrilo!


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2019(e)ko Abuztuak 14
  • Ordutegia23:05
  • LekuaTrini Plaza - Pirata Gunea
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaElebietan

Non

Euskadi, auzolana