Bilboko Aste Nagusia 2019: abuztuaren 18ko egitaraua

Bilbao 2019(e)ko Abuztuak 18
  • Bilboko Aste Nagusia 2019: abuztuaren 18ko egitaraua

Abuztuaren 17tik 25era egingo da Bilboko Aste Nagusia 2019, egitarau zabal eta anitz batekin. Doako 100 musika-ikuskizun baino gehiago izango dira 8 agertokitan; era guztietako kontzertuak izango dira, gaur-gaurkoak, musika klasikoa eta bilbainadak, besteak beste. Txikigunea umeen eta familien elkargunea izango da aurten ere, Bilboko Udalak programazio ludiko-pedagogiko zabala diseinatu baitu 0 eta 12 urte bitarteko neskato-mutikoentzat abuztuaren 18tik 25era. Bestalde, su artifizialek gauero argituko dute Bizkaiko hiriburua. Mundu osoan izen handia daukaten zazpi piroteknia lehiatuko dira Bilbo Hiria Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketaren XXIX. edizioan. Eta antzerkiari dagokionez, Gas plazan egingo dira emanaldi orokorrak, eta Txikigunean, Casilda Iturrizar parkeko pergolan, umeentzako ikuskizunak.

Abuztuaren 18ko egitaraua

10:00: Txistularien diana eta txupina
10:00, Somera kalean: VIII Open Magic izen-ematea
10:30, Triangune: BLOD BOLL Mahai jokoaren erakustaldiz
11:00, Euskal Museoa: Erraldoien eta buruhandien irteera txistulariekin eta gaitariekin
11:00, Zabalbide kalea: Goitibeherak. VI Open Aste Nagusia
11:00, Kontsulatuaren plazatxoa: Goitibehera tailerra
11:00: Dña. Casilda parkea: TXIKIGUNEA
11:30, Triangune: Umeentzako Txalaparta Tailerra eta Azoka
12:00, Areatza: Pintxo Banaketa Athletic peñekin
12:00, Pergolako agertokia: Bilbainadak: LOS CHIMBEROS
12:00, Areatzako kioskoa: Udalaren Musika Bandaren kontzertua
13:00, Zazpi Kaleak: Bilbainadak: BILBOTARRAK
13:00, Santiago plaza: Bertsolariak
13:30, Gas plaza: Kaleko antzerkia. AMICO TEATRO "AMICO ON THE BEACH" (Euskal Herria)
13:30, Zabalbide kalea: Goitibehera Txiki Jaitsiera
16:30, Dña. Casilda parkea: TXIKIGUNEA
18:00, Arriaga plaza: Txalaparta emanaldia: Joxean Artzeren Omenaldia
18:00, zezen plaza: Abonuko bigarren zezenketa
19:00, Kale Nagusia: Balearen desfilea
19:00, Plaza Barria: Euskal dantzak. ZERUTXU (Markina)
19:30, Txikugunea-Pergolako agertokia: Umeentzako antzerkia. PHIL OTAJOLE "MR. PICHICHI" (Euskal Herria)
20:00, Bilborock aretoa: Pop-Rock-aren XXXIV. Erakustaldia: POMERAY // COLAJETS (Rock)
20:00, Plaza Barria: Erromeria eta Larrain Dantza
20:00, Plaza Biribila: Gaupasa (Lehen pasea): LUHARTZ
20:00, Zazpi Kaleak: Bilbo kantari
20:30, Gizakunde eliza: Trio Miller. Baxu sakona, sopranoa eta pianoa. (Errusia)
20:30, Arriaga plaza: Zezensuzkoa
21:00, Pergolako agertokia: DJ Luis Carlos de Pozo
21:15, Gas plaza: Kaleko antzerkia. LA FINESTRA "MEMPHIS ROCK & CIRC" (Valencia)
22:30: Bilbao Hiria Su Artifizialen Nazioarteko XXIX. Lehiaketa Nagusia. BREZAC ARTIFICIES (Frantzia)
23:15, Plaza Biribila: Gaupasa (Bigarren pasea): LUHARTZ
23:30, Abandoibarra: SWEET CALIFORNIA
23:30, Plaza Barria: LOS QUE NO ESCARMIENTAN + CACO SENANTE "BOLEROS" (Canarias)
23:30, Pergolako agertokia: BILBAO 60/70 HAMARKADA: LA 5ª RESERVA

Bilboko Udala

Laburrean

  • Mota Jaiak
  • Data 2019(e)ko Abuztuak 18
  • LekuaBilbao

Non

Euskadi, auzolana