Bilboko Aste Nagusia 2019: abuztuaren 20ko egitaraua

Bilbao 2019(e)ko Abuztuak 20
  • Bilboko Aste Nagusia 2019: abuztuaren 20ko egitaraua

Abuztuaren 17tik 25era egingo da Bilboko Aste Nagusia 2019, egitarau zabal eta anitz batekin. Doako 100 musika-ikuskizun baino gehiago izango dira 8 agertokitan; era guztietako kontzertuak izango dira, gaur-gaurkoak, musika klasikoa eta bilbainadak, besteak beste. Txikigunea umeen eta familien elkargunea izango da aurten ere, Bilboko Udalak programazio ludiko-pedagogiko zabala diseinatu baitu 0 eta 12 urte bitarteko neskato-mutikoentzat abuztuaren 18tik 25era. Bestalde, su artifizialek gauero argituko dute Bizkaiko hiriburua. Mundu osoan izen handia daukaten zazpi piroteknia lehiatuko dira Bilbo Hiria Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketaren XXIX. edizioan. Eta antzerkiari dagokionez, Gas plazan egingo dira emanaldi orokorrak, eta Txikigunean, Casilda Iturrizar parkeko pergolan, umeentzako ikuskizunak.

Abuztuaren 20ko egitaraua

09:30, Areatza: Gastronomia lehiaketa: Patata-tortilla. Izena ematea
10:00: Txistularien diana eta txupina
10:00, Areatza: Xake-txapelketa. Itsu-itsuko Xakea eta 960
11:00: Erraldoien eta buruhandien kalejira gaitariekin eta txistulariekin
11:00, Dña. Casilda parkea: TXIKIGUNEA
11:00, Karpagunea: Bikotekako XXII. Igel-toka txapelketa
12:00, Pergolako agertokia: Bilbainadak: LOS TXIKIS
12:00, Areatzako kioskoa: Udalaren Musika Bandaren kontzertua
13:00, Santiago plaza: Bertsolariak
13:00, Zazpi Kaleak: Bilbainadak: BILBOTARRAK
13:30, Gas plaza: Kaleko antzerkia. CIA. PASSABARRET "JOSAFAT" (Katalunia)
14:30, Areatza: Gastronomia-lehiaketako sarien banaketa
15:00, Areatza: Mus Txapelketa
16:30, Dña. Casilda parkea: TXIKIGUNEA
18:00, zezen plaza: Abonuko laugarren zezenketa
19:00, Plaza Barria: Euskal dantzak. GAZTEDI (Santutxu)
19:30, Txikigunea-Pergolako agertokia: Umeentzako antzerkia. TOR MAGOA "ARGI ETA GARBIA" (Euskal Herria)
20:00, Bilborock aretoa: Pop-Rock-aren XXXIV. Erakustaldia: LA MEDIZINAH // ARRANO PERTXA ETA LENGU ILUNA (Rap & Hip Hop)
20:00, Plaza Barria: Erromeria eta Larrain Dantza: Euskal jantziaz etorri!!
20:00, Plaza Biribila: Gaupasa (Lehen pasea): EN ESENCIA
20:00, Zazpi Kaleak: Bilbao kantari
20:30, Gizakunde eliza: Charles Wiffen, Philippa Mo e Iñigo Alonso. Pianoa, biolina eta klarinetea
20:30, Arriaga plaza: Zezensuzkoa
21:00, Pergolako agertokia: DJ Luis Carlos del Pozo
21:15, Gas plaza: Kaleko antzerkia. UP ARTE "AUREO" (Murtzia)
22:30: Bilbao Hiria Su Artifizialen Nazioarteko XXIX. Lehiaketa Nagusia. FULLY FUSED FIREWORKS (Erresuma Batua)
23:15, Plaza Biribila: Gaupasa (Bigarren pasea): EN ESENCIA
23:30, Abandoibarra: BEBE
23:30, Plaza Barria: TIN'DEL BATEY "SONIDO CUBANO" (Kuba-Frantzia)
23:30, Pergola: MARIACHI IMPERIAL: ELEGANCIA MEXICANA

Bilboko Udala

Laburrean

  • Mota Jaiak
  • Data 2019(e)ko Abuztuak 20
  • LekuaBilbao

Non

Euskadi, auzolana