Bilboko Aste Nagusia 2019: abuztuaren 23ko egitaraua

Bilbao 2019(e)ko Abuztuak 23
  • Bilboko Aste Nagusia 2019: abuztuaren 23ko egitaraua

Abuztuaren 17tik 25era egingo da Bilboko Aste Nagusia 2019, egitarau zabal eta anitz batekin. Doako 100 musika-ikuskizun baino gehiago izango dira 8 agertokitan; era guztietako kontzertuak izango dira, gaur-gaurkoak, musika klasikoa eta bilbainadak, besteak beste. Txikigunea umeen eta familien elkargunea izango da aurten ere, Bilboko Udalak programazio ludiko-pedagogiko zabala diseinatu baitu 0 eta 12 urte bitarteko neskato-mutikoentzat abuztuaren 18tik 25era. Bestalde, su artifizialek gauero argituko dute Bizkaiko hiriburua. Mundu osoan izen handia daukaten zazpi piroteknia lehiatuko dira Bilbo Hiria Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketaren XXIX. edizioan. Eta antzerkiari dagokionez, Gas plazan egingo dira emanaldi orokorrak, eta Txikigunean, Casilda Iturrizar parkeko pergolan, umeentzako ikuskizunak.

Abuztuaren 23ko egitaraua

09:30, Areatza: Gastronomia-lehiaketa: Bakailaoa pil-pil erara. Izena ematea
09:30, Areatza: Gastronomikoa. Umeentzako Tailerrak. Kokotxak pil-pil erara
10:00: Txistularien diana eta txupina
11:00: Erraldoien eta buruhandien kalejira gaitariekin eta txistulariekin
11:00, Dña. Casilda parkea: TXIKIGUNEA
12:00, Pergolako agertokia: Bilbainadas: 5 BILBAINOS
12:00, Arriaga plaza: Herri-kirolak eta jolasak
12:00, Areatzako kioskoa: Udalaren Musika Bandaren kontzertua
12:30, Plaza Berria: Xake Biziduna
13:00, kalez kale: XXI. Albokari tropela
13:00, Zazpi Kaleak: Bilbainadak: BILBOTARRAK
13:00, Santiago plaza: Bertsolariak
13:30, Gas plaza: Kaleko antzerkia. MIGTHY JANGO "EL CAZADOR" (Kenia)
14:30, Areatza: Gastronomia-lehiaketako sarien banaketa
16:30, Dña. Casilda parkea: TXIKIGUNEA
17:00 -18:25, Areatza: XXIII. Hiri Krosa. Maila guztiak. Izen ematea eta informazioa: www.bilbokokonpartsak.com 
18:00, zezen plaza: Abonuko zazpigarren zezenketa
19:00, Plaza Barria: Euskal dantzak. URDAIBAI (Forua)
19:30, Txikigunea-Pergolako agertokia: Umeentzako antzerkia. MALAS COMPAÑIAS ZIRKO TALDEA "PROZAK" (Euskal Herria)
20:00, Bilborock aretoa: Pop-Rock-aren XXXIV. Erakustaldia: BRINGAS // GENERAL LEE (Americana // Rockabilly Swing)
20:00, Plaza Barria: Erromeria eta Larrain Dantza
20:00, Plaza Biribila: Gaupasa (Lehen pasea): AIKO ERROMERIA
20:30, Gizakunde eliza: Iyoco Ensemble. 2 tronpeta, 2 tronboi eta tronpa
20:30, Arriaga plaza: Zezensuzkoa
21:00, Pergolako agertokia: DJ Luis Carlos del Pozo
21:15, Gas plaza: Kaleko antzerkia. MIGTHY JANGO "EL CAZADOR" (Kenia)
22:30: Bilbao Hiria Su Artifizialen Nazioarteko XXIX. Lehiaketa Nagusia. PIROTECNIA XARAIVA (Ourense)
23:15, Plaza Biribila: Gaupasa (Bigarren pasea): OXABI
23:30, Abandoibarra: ALFRED
23:30, Plaza Barria: THE ETTA JAMES EXPERIENCE "SWING-BLUES-SOUL-FUNK" (Holanda)
23:30, Pergolako agertokia: NOCHENTA GAUA: LA GUARDIA
00:00, Europa Parkea: ADI BILBAO + MEGASTAR

Bilboko Udala

Laburrean

  • Mota Jaiak
  • Data 2019(e)ko Abuztuak 23
  • LekuaBilbao

Non

Euskadi, auzolana