Bilboko Aste Nagusia 2019: abuztuaren 25eko egitaraua

Bilbao 2019(e)ko Abuztuak 23
  • Bilboko Aste Nagusia 2019: abuztuaren 25eko egitaraua

Abuztuaren 17tik 25era egingo da Bilboko Aste Nagusia 2019, egitarau zabal eta anitz batekin. Doako 100 musika-ikuskizun baino gehiago izango dira 8 agertokitan; era guztietako kontzertuak izango dira, gaur-gaurkoak, musika klasikoa eta bilbainadak, besteak beste. Txikigunea umeen eta familien elkargunea izango da aurten ere, Bilboko Udalak programazio ludiko-pedagogiko zabala diseinatu baitu 0 eta 12 urte bitarteko neskato-mutikoentzat abuztuaren 18tik 25era. Bestalde, su artifizialek gauero argituko dute Bizkaiko hiriburua. Mundu osoan izen handia daukaten zazpi piroteknia lehiatuko dira Bilbo Hiria Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketaren XXIX. edizioan. Eta antzerkiari dagokionez, Gas plazan egingo dira emanaldi orokorrak, eta Txikigunean, Casilda Iturrizar parkeko pergolan, umeentzako ikuskizunak.

Abuztuaren 25eko egitaraua

09:30, Areatza: Gastronomia-lehiaketa: Buztan-gisatua. Izena ematea
10:00: Txistularien diana eta txupina
10:00, Areatza: Warhammer VIII Lehiaketa
10:30, Plaza Biribila: Erraldoien eta buruhandien agerraldiaren hasiera. Ondalan-Bizkaiko Gaiteroak
11:00, Dña. Casilda parkea: TXIKIGUNEA
12:00: "Bilbao Hiria" Su Artifizialen Nazioarteko XXIX. Lehiaketa Nagusia. Sari banaketa
12:00, Pergolako agertokia: Bilbainadak: GAU PASA
13:00, Areatzako kioskoa: Udalaren Musika Bandaren kontzertua
13:00, Plaza Barria: TXISTULARIEN ALARDE NAGUSIA. Xabier Saldiasekin (EGAN) eta Roberto Mosorekin (ZARAMA)
13:00, Zazpi Kaleak: Bilbainadak: BILBOTARRAK
13:00, Santiago plaza: Bertsolariak
13:30, Areatza: Erraldoien XXX. Bilkura. Ondalan-Bizkaiko Gaiteroak. Partaideak:
- BIZKAIA: Ondalan eta Ondalan Txiki, Mamutxak, Konpartsa Txikiena (Deustua) Mairuek-Gaztedi (Santutxu) Beti Jai Alai (Basurto) eta Bilboko Udalaren Erraldoi Konpartsa (BDB)
- GIPUZKOA: Bergara, Bergara Txiki
- KANBO-LAPURDI: Sukila
13:30, Gas plaza: Kaleko antzerkia. TRAPU ZAHARRA "TURISTREATZEN" (Euskal Herria)
14:30, Areatza: Gastronomia-lehiaketako sarien banaketa
16:30, Dña. Casilda parkea: TXIKIGUNEA
18:00, zezen plaza: Abonuko bederatzigarren zezenketa
19:00, Plaza Barria: Euskal dantzak. BETI JAI ALAI (Basurtu)
19:30, Txikigunea-Pergolako agertokia: Umeentzako antzerkia. EIDABE ZERBITZU KULTURALAK "GORA KASETE!" (Euskal Herria)
20:00, Plaza Barria: Erromeria eta Larrain dantza
20:30, Arriaga plaza: Zezensuzkoa
22:20: JAIEN AMAIERA berezia eta agurra MARIJAIAri.Pregoilariari eta Txupinerari ohorezko aurreskua. Ibaitik, Areatzako zubitik Udaletxeko zubira

Bilboko Udala

Laburrean

  • Mota Jaiak
  • Data 2019(e)ko Abuztuak 23
  • LekuaBilbao

Non

Euskadi, auzolana