"Trash o la poubelle plus belle"

Zarautz 2019(e)ko Urriak 20
  • "Trash o la poubelle plus belle"

Hizkuntza: Hitzik gabe.

Adina: +5 urte.

Iraupena: 30 minutu. 

Izar bat izatea amesten zuen zabor-poltsatxoa da Poubelle. Baina nola baztertu gauzen patua? Zabor-poltsa beti da eta izango da zabor-poltsa. Poubellek bere patua onartuko du tragediatik gutxi duen komedia tragiko barregarri honetan. Ez du amore eman nahi, "bizitzan trena galduz gero, hurrengo zabor kamioiak jaso zaitzakeela" jakitun.

Onarpena bezain gai konplexuaz hitz egiteko, hobe zabor-ontzia bezain bitartekari arruntaz aritzea. Mezu inplizitu polita plazaratzen duen objektu-manipulazioen espektakulua: jendeak botatzen dituen gauzetan ere badagoela magia.

Zuendari eta interpreteak: Julieta Gascon eta Jose Antonio Puchades (Putxa).


Laburrean

  • Mota Haur jarduera
  • KonpainiaZero en Conducta
  • Data 2019(e)ko Urriak 20
  • Ordutegia16:30
  • Lekua Modelo Aretoa
    Zigordia, 2
    Zarautz
  • Zenbatekoa4 €
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Modelo Aretoa

Non

Euskadi, auzolana