"Inestable"

Zarautz 2019(e)ko Abenduak 5
  • "Inestable"

Sutottos konpainia argentinarraren ikuskizun honetan, umorearen bidez tratatzen dira beldurra eta haren ondorenak: paranoiak, fobiak, obsesioak eta antsietateak. Gaizki itxita dagoen ate bat edo pareta bateko hezetasuna neurosi-egoera bilakatuko dira, gure beldurren baitan harrapatuta sentiarazteraino. Bi gizonek ez dute etxetik ateratzen lortzen, inguruan duten guztiak mehatxu egiten diela sentitzen baitute.

Leon eta Cesarren paranoia areagotu egingo da: zenbat eta gehiago ahalegindu, orduan eta zailago izango dute beren itxialditik ateratzea. Inestable gogo-aldarteen segida bat da, errealaren eta irrealaren arteko mugak nahasteraino eramango gaituena...

  • Zuzendariak eta aktoreak: Gadiel Sztryk, Andrés Caminos
  • Iraupena: 60 minutu

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaSutottos
  • Data 2019(e)ko Abenduak 5
  • Ordutegia22:00
  • Lekua Modelo Aretoa
    Zigordia, 2
    Zarautz
  • Zenbatekoa8 €
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Modelo Aretoa

Non

Euskadi, auzolana