"Enaren kontuak"

Zarautz 2019(e)ko Azaroak 3
  • "Enaren kontuak"

Martxoaren hasieran enarak iritsiko dira gure etxera, eta bertan geldituko dira irailaren hondarrera arte. 2princesesbarbudes-ok haien bizimodua eta bidaiak dakarzkizuegu Enaren kontuak diskoan. Geure uztako hamaika kanta, enaren istorioz josiak: nola egiten duten habia, zer jaten duten, kumeak nola hazten dituzten, zer janzten duten, nora bidaiatzen, zerekin egiten amets.

Dokumetal ornitologiko moduko honetan, Afrikako migraziotik iritsi berri diren lau enara bizardun topatuko dituzue oholtzan, jostailuzko musika-tresnekin eta pop erritmoekin kontzertu bat emateko prest.

Musika familia osoarentzat. Jostailu tresnekin jotako musika leuna; printzesa bizardunaren ahotsa da ipuin-abestien gidari. Doinu itsasgarriak dauzkaten istorioak, letra jostagarriak eta ulertzen errazak, moralismorik gabeak eta ukitu ironikoekin.

  • Helena Casas: jostailuzko bateria, panderoa, pianotxoa, esku-soinu txikia eta ahotsa
  • Marc Marcé: hiru kordako gitarra elektrikoa, jostailuzko ukelelea eta ahotsa
  • Marc Poch: jostailuzko bateria, melodikoa, pianotxoa eta xilofonoa
  • Toni Vilaprinyó: baxu txikia
  • Sorkuntza, produkzioa eta moldaketa musikalak: 2princesesbarbudes
  • Euskarara egokitua: Uxue Alberdi
  • Adina: + 6 urte
  • Iraupena: 55 minutu

 


Laburrean

  • Mota Haur jarduera
  • Konpainia2princesesbarbudes
  • Data 2019(e)ko Azaroak 3
  • Ordutegia16:30
  • Lekua Modelo Aretoa
    Zigordia, 2
    Zarautz
  • Zenbatekoa4 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Modelo Aretoa

Non

Euskadi, auzolana