Labo XL1 2019 - Donostiako Hizkuntza Eszeniko Berrien Jaialdia

Donostia-San Sebastián 2019(e)ko urriaren 10(e)tik 2019(e)ko urriaren 12(e)ra
  • Labo XL1 2019 - Donostiako Hizkuntza Eszeniko Berrien Jaialdia

Arte eszenikoko proposamenak oholtzaratzeko espazio berriak bilatu beharrak ekarri zuen Labo ekimenaren sorrera. Udazken honetan jaialdi bihurtuko da, eta deialdia ireki dute parte hartu nahi duten artista eta kolektiboek izena eman dezaten.

Labo Garden eta Labo Go esperientziek urteak daramatzate Donostiako espazio ezberdinetan hilean behin arte eszenikoko proposamenak eskaintzen eta, aurten, ekimenak bestelako dimentsio bat hartu duela deliberatuta, Labo hiru eguneko jaialdi bilakatzea erabaki dute. Labo XL1 udazkenean ospatuko da, urriaren 10etik 12ra bitartean, Kutxa Kultur-en (Tabakalera) eta Convent Gardenen.

Labo jaialdi bilakatzeaz batera, hemendik aurrera webgune propioa ere izango du (orain artean Node kolektiboarenaren barruan zegoen) eta interesa dutenek bertan topatuko dute jaialdiaren gaineko informazioa (edukiak «pixkana-pixkana» iragarriko dituzte) eta, parte hartu nahi duten artistek, horretarako irizpideak. Izen emateko epea abuztuaren 23an amaitzen da.

 


Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2019(e)ko urriaren 10(e)tik 2019(e)ko urriaren 12(e)ra
  • Lekua Tabakalera
    Andre Zigarrogileen plaza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Web Tabakalera

Non

Euskadi, auzolana