"False Mirror", Ali Eslami-ren argazki-erakusketa

Getxo 2019(e)ko irailaren 4(e)tik 2019(e)ko irailaren 29(e)ra
  • "False Mirror", Ali Eslami-ren argazki-erakusketa

Getxophoto 2019ren barruan. 

Etorkizuneko gizakiak, egunen batean, mundu erabat birtualean biziko balira, nolakoa izango litzateke euren bizitza? Ali Eslami, jatorriz irandarra eta Amsterdamen bizi den artistak galdera horri erantzun nahi dio errealitate birtualak eskaintzen dituen aukerak erabiliz. False Mirror izeneko unibertso esperimentala asmatu zuen 2017an, etengabe eboluzionatzen ari den hiri imajinarioa. Esperientzia berezi honetan diseinuaren bitartez gizateria-osteko kontzeptura eramaten gaituzten etorkizuneko eszenatokiak birsortzen dira. False Mirror-en espazio tridimentsionala mugagabea eta mutantea da, eta mugimendu soilekin egin eta desegin egiten duten esku birtualen eskura dago, erabiltzaileari ahalguztiduntasun-sentsazioa emanez. Ez da existitzen den leku baten irudikapen fidela, baina gure errealitatetik deskonektatuta ere ez dago. Proiektu honen azken helburua futurismoa eta gizaki-osteko gisa espazio birtualetan habitatzeko moduak esploratzea da. Ezaugarri horiek dituen hiria diseinatzeko erronkari aurre egiterakoan, Eslamik bizitza errealean oraindik existitzen ez diren arazo berrien inguruan hausnarketa egitera gonbidatzen gaitu.

Ali Eslami Iranen jaio zen 1991. urtean. Ingeniaritza Zibilean lizentziatu zen Zanjan-eko Unibertsitatean. Teheranen bizi den ikerlari eta artista multimedia honek sari ugari jaso ditu. 2014az geroztik dihardu errealitate birtualeko teknologiarekin lan egiten. Errealitate birtualeko fikzio eta ez fikziozko esperientziak garatu eta diseinatzen ditu eta ekintza-bide berriak miatzen ditu susperraldian dagoen baliabide horretan. Giza pertzepzioak eta zientzia kognitiboek interesa eragiten diote eta esperimentalki heldu die teknologia horren bidez. Ali autodidakta da irudikatze arkitektonikoan aplikatutako 3D-n eta horri esker, beste eremu batzuetan jarri du arreta, hala nola, programazio sortzailean, datu-bistaratzean edo artea 3D-n. Bere lana IDFA Festival (ez fikzio inmersibo onenari saria Death Toll-entzat), Melt Festval, The New Institute, Ambulante Film Festival Paris Virtual Film Festival-en, Sheffield DocFest-en, SXSW Virtual Cinema-n, besteak beste.

Getxophoto

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2019(e)ko irailaren 4(e)tik 2019(e)ko irailaren 29(e)ra
  • LekuaInfo Puntua – Amezti, 4
    Getxo
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non

Euskadi, auzolana