"Mapuñuke Choyvn Iñchiñ", Ritual Inhabitual-en argazki-erakusketa

Getxo 2019(e)ko irailaren 4(e)tik 2019(e)ko irailaren 29(e)ra
  • "Mapuñuke Choyvn Iñchiñ", Ritual Inhabitual-en argazki-erakusketa

Getxophoto 2019ren barruan. 

Gaur egun zelulosa egiteko teknologiarik aurreratuenak erabiltzen dituzten leku berean bizi dira aspalditik maputxeak -kolonoek XIX. mendean egindako erreketak eta Txilera baso-industria iritsi baino askoz lehenagotik bizi dira han-. Milioi askoko klonazioaren emaitza diren zuhaitz-baso handi horietan munduaren bi ikuspegi bizi dira elkarrekin: bata merkatu globaleko ekonomian eta baliabide naturalen ustiaketan oinarritzen da; bestearentzat, berriz, ingurumenarekin duen harremana espirituala da. Bi mundu horien erdian, mendeetan zehar biziraun duten landare sendagarriak eraikitze eta suntsipen-ziklo mugagabeen lekuko fidel bihurtu dira. Landare horiek entzutea lurralde-nozioa ulertzea da, gaur egun maputxeek eta txiletarrek bizi duten gatazka politiko eta ekologikoaren epizentrora bidaiatuz. Sergio Valenzuela Escobedo, komisarioa

*Lurreko kimuak gara, maputxeen hizkuntzan

Florencia Grisanti eta Tito González Garcíak osatutako kolektiboa. Florencia Grisanti 1983an Chilen jaiotako artista eta taxidermista da. Arte Bisualetan lizentziatua, 2005ean taxidermian formatzen hasi zen, kontserbazioan espezializatuz Pariseko Natura Historia Museoan. 2011tik artista independiente bezala egiten du lan haientzat, eta artea eta natur zientziak nahasten dituzten proiektuak gauzatzen ditu. Erakusketa, mahai-inguru eta ikerketa proiektu askotan hartu du parte bai Frantzian eta bai Chilen, Musée de la Chasse et de la Nature edota Institut Pasteur bezalako erakundeekin. Egun artista naturalista bezala egiten du lan laster ateak zabalduko dituen Martinicako Natura Historia Museoan. Tito González García 1977an Frantzian jaiotako artista eta argazkilaria da. Filosofia ikasketak burutu zituen Valparaíso eta Parisen Arte Plastikoen ikasketetan murgildu aurretik. Bere lan nagusiak bideo-arte esparruan gauzatu ditu, Arte eszenikoen erakusketa eta ikuskizunetan parte hartuz. 2010. urtetik 3 filme zuzendu eta koproduzitu ditu, Los soles vagabundos Sao Pauloko E Todo Verdade 2016an eta FIC Sahara jaialdietan aukeratutako The Desert of the Desert eta Ser soñado, Palais de Tokyo-n aurkeztutako bideo artelan bat. Azkenengoa Chileko Zinetekako ikus-entzunezkoen artxiboen parte osatzen du.

Getxophoto

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2019(e)ko irailaren 4(e)tik 2019(e)ko irailaren 29(e)ra
  • LekuaAlgortako azoka – Torrene 4
    Getxo
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non

Euskadi, auzolana