"Past-it", Jaakko Kahilaniemi-ren argazki-erakusketa

Getxo 2019(e)ko irailaren 4(e)tik 2019(e)ko irailaren 29(e)ra
  • "Past-it", Jaakko Kahilaniemi-ren argazki-erakusketa

Getxophoto 2019ren barruan. 

Artista finladiar honen lanak aro postindustrialean gizakiak naturan izandako eragina aztertzen du. Irudi hermetiko eta iradokitzaileak erabiliz, Jaakko Kahilaniemik, gizakia eta haren inguruaren arteko erlazio kontraesankor eta konplikatuaren arteko erlazioa islatu nahi du. Past-it lanean gaur egungo gizarte globalaren konplexutasuna erretratatzen du, lengoaia esperimental eta kontzeptualaren bidez. Natura behin eta berriz agertzen da artista honen lanetan, baita oraingo honetan ere. 100 Hectare of Understanding izenekoan zalantzan jartzen zuen lurraren jabetza pribatuaren kontzeptua –“zentzugabea” deritzo-, galdera original bezain zailak jaurtiz: Norena da lurraren gaineko airea? Eta bertan bizi diren hegazti eta intsektuak? Hainbat basozain-belaunaldiren ondorengoa da artista hau eta gaztetatik sentitu zuen tradizio hartatik askatzeko nahia. Metafora erabiliz, Jaakkok dio, “hostotza berde arantzatsuaren azpitik nola azaleratzen nintzen sentitu nuen”. Past-it lanaren irudiak hainbat herrialdetan hartutakoak dira eta mundu-mailako kontsumismoaren agerpena islatzen dute.

Finlandian jaioa 1989an. Argazkilaritzan lizentziatua Tuku Arts Academyn, eta ondoren argazkilaritza master bat egin zuen Aaltoko Unibertsitatean. Erakusketa ugari izan ditu, Denver Art Museum, Voies Off Arles, Benaki Museum Athens, Klompching Gallery NYC, Robert Capa Center in Hungary, Organ Vida Festival Zagreb, Unseen Amsterdam, Noorderlicht Photofestival, Fotofestiwal Lódz, Festival Circulations edo Format Festival, beste batzuen artean. ING Unseen Talent Award 2018 eta Backlight Price 2017 sarien irabazlea izan da. 2017ko Lens Culture Emerging Talents- erako hautagaia, eta 2018ko Hyéres Photo Festival eta Fotofestiwal Lódz-eko finalista. Hedabide askok zabaldu dute bere lana, hala nola Fisheye Magazine, Das Magazin, Eikon Magazine, Europe Now Journal, Fotografi Norway, GUP magazine, Greenpeace Magazine, Der Greif and HANT Magazine.

Getxophoto

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2019(e)ko irailaren 4(e)tik 2019(e)ko irailaren 29(e)ra
  • LekuaPunta Begoña Galeriak – Ereaga kaia 6
    Getxo
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non

Euskadi, auzolana