"Esto no me lo esperaba"

Olazti/Olazagutía 2019(e)ko Irailak 21
  • "Esto no me lo esperaba"

Lau figurante bira berezi bati jarraipena ematera ausartuko dira. Arrazoia hauxe: Emiliano Zapataren bizitzan oinarritutako ikuskizuna, bertan behera utzi dute protagonistek eta produktoreek. Figuranteak lana burutzeko gai ez direnez, estutasun barregarrian egongo dira, eta behin eta berriro egingo dute estropezu eraiki nahi duten fikzioarekin.

Esto no me lo esperaba hausnarketa komikoa eta dibertigarria da, gure bizitzako eginkizunari buruzkoa, eszenatokian figuranteak garen aldetik.

Zanguango Teatro-k, 1993tik gaur arte taldeak berak sortutako ikuskizunak eskaintzen ditu, kalerako nahiz aretorako. Lanotan berritzeko konpromisoa eta hizkuntza berriak bilatzeko kezka antzemango ditugu. Horrek nortasun berezia dakar: antzerkia egiteko eta ulertzeko era oso pertsonala eta berezia.

Taldearen lana betiko umorearen bidean kokatu behar da. Era berean, etorkizunera ere proiektatzen da, inkonformismoaren bidez eta tradizioa kolokan jarriz uneoro. Hori dela eta, taldea onenetakoa da antzerki garaikidearen eremuan. Taldearen zenbait ezaugarri azpimarragarriak dira: umore absurdoa, klowna, tragikomedia, ironia eta erritmoa.

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana