Demode Quartet: "Epa txiki!"

Berrioplano 2019(e)ko Urriak 6
  • Demode Quartet: "Epa txiki!"

Familia osorako ikuskizun musikala dugu EPA Txiki. Abesti harrigarri eta modernoen bitartez, Demode Quarteteko lau pertsonai bitxiek, Rock, Pop, Blues, reggae eta Boliwoodaren iturburua gure betiko euskal abestietan dagoela erakustsi nahi diete etxeko txikienei.

Gure lau abeslariek argi eta garbi daukate, euskal kulturaren jatorria beste kulturen sorrera dela. Horretan ez daukate inolako zalantzarik.

Ikuskizun dibertigarria, alaia eta arina da “EPA! Txiki”, umorez, dantzaz eta abestiez horniturik, Demode Quartet taldearekin eta haien iritzi eroekin haurrek zein gurasoek primeran pasatzeko.

  • EGILEA, ZUZENDARITZA Patxi Barco
  • MUSIKA Demode Quartet
  • ANTZEZLEAK Iker Huitzi, Joli Pascualena, Mikel De La Fuente, David Rosco
  • ARGIZTAPENA Luz y Fer

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana