"Nor da otsoaren beldur?"

Lesaka 2019(e)ko Urriak 6
  • "Nor da otsoaren beldur?"

Nor da otsoaren beldur? ikuskizunak bi ipuin herrikoi dramatizatzen ditu: Hiru txerrikumeak eta Txanogorritxo. Baina gehiago eskaintzen du: dantza eta balletaren historiaren  lezio praktikoa  modu kronologikoan kontatuta, eszena bakoitza estilo batean dantzatua baitago. 

Hiru ahizpa dantzarien istorioa kontatzen du; basoan bizi direnak. Gazteena amesgilea, sotila, fina eta inuxentea, ballet romantikoa bezala. Pozik bizi da uste duelako ez duela behar lastozko etxetxo bat baino gehiago. Bigarren dantzaria bihurri samarra da. Ez ditu arauak gustuko eta arauak haustera ausartzen da, dantza modernoak metrikan, erritmoan eta estetikan egin duen bezala. Doi-doi lan egiten du bere pasioaz, dantza, gozatzeko eta horrexegatik egurrezko etxe bat eraikitzen du. Ahizpa handiena hagitz arduratsua da, zuhurra eta txukuna. Arrazazkoa, tradizionala eta aiurrikoa da eta horrexegatik dantza espainiarra dantzatzen du. Uste du gauzak beti egin diren moduan egin behar direla, sendoak, irauteko modukoak. Horrexegatik, harrizko etxea eraikitzen du.
 
Baina hiru dantzariek arazo bat dute, inguruan dabilen otsoa. Izaki bakartia da, erlazionatzen ez dakiena eta lagunik ez duena. Pozik dantzatzen ikusten dituenean, inbidia sentitzen du: imitatzea gustatuko litzaioke, baina inork ez dio irakatsi dantzatzen eta horrexegatik haserre bizi da. Erasotzen duenean eta lastozko eta eguerrezko etxeak suntsitzen dituenean, hiru ahizpak harrizko etxean babesten dira. Ongi babestuak, ohatzera joaten dira. Ballet erromatiko handietan gertatzen den bezala, pertsonaiek lo egiten dutenean ametsa irudikatzen da, kasu honetan Txanogorritxo ipuinarena, mintzaira garaikide eta posmodernoan dantzatuz. Baina otsoak ez du amore emanen eta ernatzen direnean… Ze gertatuko ote da?
  • Interpretatzaileak: Itsaso Etxepeteleku, Miriam Remírez, Olaia Nagore, Frida Madeo, Iñaki Fortún eta Virginia Oroz 
  • Jatorrizko ideia eta dramagintza: Víctor Iriarte, Iñaki Fortún eta Virgina Oroz
  • Koreografia: Fueradeleje
  • Argiztapena: Acrónica producciones
  • Jantziak: Karlota Laspalas

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana