"Namor. El niño pez"

Lodosa 2019(e)ko Azaroak 16
  • "Namor. El niño pez"

Namor, el niño pez etxeko guztiendako ikuskizun bat da, Aylan Kurdi-ren eta itsasoarekin bat egin zuten arraintxoen tragedian oinarritua.

Generoa: benetako tragedietan oinarritutako haur-ipuina.

Turkiako hondartza batean hilik aurkitu zuten ume siriarraren tragedia jorratzen du The Nose Theater taldeak; 2015ean mundu guztia gogor astindu zuen historia. Gerrateak bortxatutako ihesaldien zentzugabekeriaren erdian, Namor, el niño pez argi printza bat da, itxaropenez, poesiaz, xamurtasunez, akordeoi doinuz eta batez ere txotxongilo eder eta iradokitzailez beteriko oihua, tolerantzia, maitasuna eta askatasuna aldarri duen garrasia, luma, apar-goma eta metalezko xaflatxo guztiak gorabehera.
Hareazko hondartza batean iratzarri zen Namor. Ekaitzen gauean hondoratu zen haren itsasontzia.

– Non ote da gure ama? – Pentsatu zuen bere artean Namorrek.
Arrain batek egin zuen jauzi, halako batean:
– Urpean agian?
– Eta nola aurkitu behar dut nik, beste itsasontzirik ez dut eta?
– Ez larritu – esan zion arrainak- nik lagun zaitzaket.
– Arrain isatsa emanen dizut zure haur zango horien truke, igeri egin dezazun.

"Merezi du The Nose Theater talde gaztearen ibilbideari arretaz begiratzea, taldeak nortasuna, borondatea tinkoa eta lan zorrotza erakusten dituelako. Taldeak berak sortu du jatorrizko testua, Aylan Kurdi-ren heriotza tristea oinarri hartuta (Turkiako hondartza batean itota agertu zen haur siriar bat zen Aylan, itsasontzia iraulita hil zena, herrialde hartako gerratik ihesi zetorrela, Mendebaldean babesa eskatzeko asmoz). Irudimenez, xamurtasunez, kolorez, teknikaz eta plastikotasunez josita dago ikuskizuna. Istorio ederra benetan, bikain taularatua, eta umeen arreta lortzeaz gainera, txikiak hunkitu egiten dituena, eta amaitzean ikusle guztiek gogotik txalotzen dutena".

 

FITXA ARTISTIKOA

  • Aktoresak/Txontxongilolariak: Marina Brox, Andrea Vargas y Angela Bodega
  • Ilustrazioa eta diseinua: Cristina Nogales
  • Produkzioa eta banaketa: The NOSE Theater
  • Argiztapen diseinua: Juan Carlos Tamajón
  • Teknikari burua biran: Aitor Palomo
  • Soinu-banda originala eta zuzendaritza musikala: Antonio Meliveo
  • Zuzendaritza, dramaturgia, espazio eszénikoa eta txontxongiloak: Chema Caballero
  • Iraupena: 50

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana