Liburutegiko Laguntzailea izateko online ikastaroa

Usurbil 2019(e)ko azaroaren 25(e)tik 2020(e)ko ekainaren 20(e)ra
  • Liburutegiko Laguntzailea izateko online ikastaroa

HELBURUAK

Informazioa bilatzeko, aukeratzeko, katalogatzeko, sailkatzeko eta antolatzeko profesional espezialistak trebatzea da helburu orokorra.

HARTZAILEAK

Praktika katalografikoan eta bibliotekonomia ezagupenetan sakontzen interesa duen oro, edo informazioaren kudeaketarako enpresa baten lan egin nahi duena. Ikastaroa, katalogazioa, antolamendua eta Liburutegi baten bildumak eskatzen duen metodologia eta kontzeptuen inguruan birziklapen profesionala behar dutenei zuzentzen da ere.

METODOLOGIA

Parte hartzaileek, on line bidez soilik lor daitezkeen baliabideen bidez, ezagupenak jaso eta esperientziak biziko dituzte: multimedia materiala, liburuak, ariketak etab. Era berean, proposatzen diren ariketa eta eztabaidetan parte hartzea dinamizatzen eta monitorizatzen da.

Ikasleak, pasahitz bidez, ikastaroaren webgunera sarrera du, non, hurrengoa egin dezaken:

  • Ikastaroaren teoria azaltzen duen materialetara sartu (apunteak, aurkezpenak etab.).
  • Material osagarria kontsultatu (estekak, bibliografia, albisteak, etab.).
  • Irakasleari, zalantzak, era pribatuan ala publikoan zuzendu.
  • Programako parte-hartzaileek proposatzen dituzten eztabaidetan parte hartu.
  • Bibliotekonomian sakontzeko interesa duten arlo ezberdinetako profesionalek osatzen duten lan-komunitate sendo bat sortu, benetako sare-soziala lortuz.

Bestalde, ikasleak, ikastaroaren irakasle-laguntzaileak emandako zerbitzu zuzen, pertsonalizatu eta etengabea izango du. Ikastaroari ahalik eta probetxurik handiena ateratzeko, irakasle-laguntzaile honek lagunduko dio.

On line atala, ostiraletan 17:30etatik 20:00ak arte emango diren aurrez aurreko saioekin osatzea proposatzen da. Saio hauetara etortzea gomendatzen bada ere, ez da nahitaezkoa. Egunak hurrengoak izango dira:

2020ko urtarrilak 24.

2020ko otsailak 21.

2020ko martxoak 13.

2020ko apirilak 24.

2020ko maiatzak 15.

Ebaluazioa: Ebaluazioa etengabekoa da, beraz, modulo bakoitzeko ariketa praktikoak ebatzi eta ikastaroan proposatzen diren mintegi eta eztabaidarako foroetan parte hartzea eskatzen da.

BALDINTZA TEKNIKOAK

Ikastaro hau jarraitzeko ikasleak behar dituen baldintza teknikoak gutxienekoak dira, alegia, internetera sartzeko behar dituenak dira.

Egitaraua eta izen-emateak

asmoz.org

Laburrean

  • Mota Ikastaroa
  • Data 2019(e)ko azaroaren 25(e)tik 2020(e)ko ekainaren 20(e)ra
  • OrdutegiaOn line
  • LekuaAsteasuain, 14
    Usurbil
  • Zenbatekoa995 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania

Non

Euskadi, auzolana