Literatura topaketa James Ellroyrekin

Bilbao 2019(e)ko Irailak 24
  • Literatura topaketa James Ellroyrekin

James Ellroy idazleak Gutun Zurian parte hartu zuen 2015ean, eta berriro itzuliko da aurten Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaora, bere azken eleberria aurkeztera. Esta Tormenta (This storm) da obra horren izenburua, eta irailaren 5ean emango dute argitara.

James Ellroy (Los Angeles, 1948) genero beltzeko maisu handietako bat da, eta haren bereizgarri nagusiak dira estilo lehorra, zorrotza, eta doinu pesimista eta iluna. Amaren hilketak markatu zuen idazlearen haurtzaroa, eta kriminalitatean murgilduta bizi izan zituen nerabezaroa eta gaztaroa, harik eta bere atsekabeari idazketaren bidez irtenbidea eman zion arte; harrezkero, gizartearen alde ilunaren kronikagile zorrotza izan da.

Haren obren artean, nabarmentzekoa da Cuarteto de Los Ángeles, honako lau nobela hauek biltzen dituena: La Dalia Negra (1987), El gran desierto (1988), L.A. Confidential (1990) eta Jazz blanco (1992). Aipatzekoa du, halaber, Mis rincones oscuros autobiografia (1996), zeinetan kontatzen baitu bere amaren hilketari buruzko ikerketa. Zenbait film egin dira Ellroyren obretan oinarrituak; adibidez, 1997an L.A. Confidential film saritua, eta 2006an La Dalia Negra, Brian de Palmak zuzendua. Bere pertsonaia dekadente eta etsiak direla-eta, “iparramerikar eleberri beltzeko txakur deabruzkoa” deritzote Ellroyri.

Ellroy bikaina bere imajinario literarioko hirira itzuli da orain. Esta tormenta lanak Perfidia eleberriari jarraipena ematen dio, eta Bigarren Mundu Gerrako urteen ertz gordinenak ikertzen dituen bigarren Cuarteto de Los Ángeles obraren parte da.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana