Haritu 2019 - Kultura Digital eta Teknologiako Laborategia

Bilbao 2019(e)ko irailaren 16(e)tik 2019(e)ko abenduaren 13(e)ra
  • Haritu 2019 - Kultura Digital eta Teknologiako Laborategia

EDE - Suspergintza Fundazioak eta Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok sustatutako Kultura digital eta teknologiako laborategi berriak 2019ko irailaren 16tik abenduaren 14ra arte zabalduko ditu ateak, Azkuna Zentroko Lantegian.

Herritarrek zabalik izango dituzte espazio honetako ateak; edozeinek izango du aukera hurbiltzeko eta teknologiak probatzeko, esaterako, fabrikazio digitala, programazioa edo elektronika. Bestalde, Kultura digital eta teknologiako laborategia toki egokia da hausnartzeko eta zalantzan jartzeko zer-nolako eragina duen teknologia garaikideak gugan.

Laborategiko programazioak atal hauek ditu, besteak beste: teknologia espezifikoko tailerrak, prestakuntzako zikloak teknologia-arloko arrakalak eta joerak leuntzeko, hitzaldiak eta aurkezpenak. Parte hartzeko ez da beharrezkoa aurrez ezer jakitea; aski da ikasteko eta probatzeko gogoak izatea.

Sustatzaileak:
EDE - Suspergintza Fundazioa eta Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao  

Lankideak:
Fundación Mutua Madrileña, Bizkaiko Foru Aldundia

 

  • TEKNOLOGIA ETA FABRIKAZIO DIGITALAREN HASTAPENAK

1. taldea: railaren 16tik urriaren 25era arte
2. taldea: azaroaren 4tik abenduaren 13ra arte
Astelehenetik ostiralera: 10:00etatik 13:00etara
Taldeak itxita daude

Nork pentsatu eta gauzatuko du teknologia etorkizunean?

Bizkaian gizarte esku hartzeetan lan egiten duten hainbat eragilek babestuta, prozesu eta prestakuntza horren helburua da 18 urtetik 30era bitarteko gazteak inguru teknologikoetan ulertuz, kontrajarriz edo moldatuz ibil daitezen baliabideak (teknologiak) eta moduak (zeharkako trebetasunak) helaraztea.

Lankideak:
Mutua Madrileña
STEAM INCLUSIÓN

 

  • SINTETIZATUZ: SOINU ELEKTRONIKORAKO ETA PENTSAMENDU KONPUTAZIONALERAKO SARRERA

Urriaren 2tik azaroaren 27ra
Asteazkenero:17:30etik 19:30era
15 eta 18 urte arteko emakumeei zuzenduta
Izena emateko eskaera irailaren 3tik aurrera egongo da erabilgarri

15 urtetik 18 urtera bitarteko neskentzako tailer honetan, emakume gazteen artean pentsamendu kritiko sortzailea sustatzeko musikak eta teknologiak duten ahalmena esploratuko da. Sintetizatuz programaren barruan, bi hilabetean artea, teknologia eta gizartea nahastuko dira, aitzindariengan eta euren metodoetan oinarrituta (hala nola Puline de Olvierosen entzute aktiboan oinarrituta), pentsamendu konputazionala tartean hartuta, eta azkenik sintetizagailuen edo kontrolagailuen moduko tresnetara eta soinu-esperimentaziora hurbilduz. Deustuko Unibertsitatearen bidez, jolas egingo dugu, teknologiaren mundua soinuaren munduarekin elkartzeko aukera ematen duten hainbat tresnarekin esperimentatuz, nola funtzionatzen duten ulertzen saiatuz.

Tailerra emango dutenak:
Oihane Zarate, Telekomunikazioetako ingeniaria Deustuko Unibertsitatetik
Iratxe Menchaca, Pedagogian lizentziaduna
Lorea Argarate, Las Tea Party-ko dj-a eta Telekomunikazioetako ingeniaria

Lankideak:
Bizkaiko Foru Aldundia
TALENKI

 

  • 01

Lab-eko baliabideak erabili nahi dituzu, baina ez dakizu nondik hasi? Urratsa eman dezazun, badauzkagu zuretzako "aitzakia" batzuk: hainbat makina eta teknologiako hastapen tailerrak, bai eta esparru anitzetan dituzten aplikazioak ezagutzeko tailerrak ere.

Programa

Laser bidezko ebaketaren hastapenak
Urriak 10: 17:00etatik 19:30era
16 eta 99 urte arteko pertsonei zuzenduta
Izena emateko eskaera irailaren 3tik aurrera egongo da erabilgarri

Laborategian formatu txikiko laser bidez ebakitzeko makina bat daukagu; hori erabilita, prototipatzeko esparruan hain moldaerraza den teknologia horretara hurbiltze segurua bezain erraza egin ahal izango dugu. Makinaren bitartez, 1 cm bitarteko lodiera duten materialak markatu eta ebaki daitezke.

Diseinatzaileek, sortzaileek, artistek eta hezitzaileek gero eta gehiago erabiltzen dute teknologia mota hori industria konbentzionaleko esparrutik kanpora, euren materialak eta proiektuak garatu ahal izateko.

Makina horrekin fabrikatzeko, marrazketa bektoriala ikasi beharko dugu ezinbestean; horretarako InkScape erabiliko dugu.

*Ordenagailu eramangarria baldin badaukazu, autonomia gehiago izango duzu. Ez badaukazu, Lab-eko ordenagailuak partekatuko ditugu. Zeure eramangarria ekartzen baduzu, instala ezazu aurrez InkScape, tailerrean errazago moldatzeko.

Irakaslea:
Diana Franco Eguren, Laborategiko koordinatzailea.

3D inprimagailu batekin egunez egunekoa formateatuz
Urriak 24 eta 31: 17:00etatik 19:30era
16 eta 99 urte arteko pertsonei zuzenduta
Izena emateko eskaera irailaren 3tik aurrera egongo da erabilgarri

3D inprimatzea tresna erabilgarria da oraindik diseinuak proiektatzen ikasteko, horrekin ideia ukigarri bihur dezakezulako. Alberto Martínez diseinatzaileak irakatsitako tailer horretan, eguneroko objektuekin ikasiko dugu diseinatzen eta fabrikatzen. Hori egiteko, laborategiko 3D inprimagailua erabiliko dugu; erraz erabiltzeko mahai gaineko inprimagailua da.

*Ordenagailu eramangarria baldin badaukazu, autonomia gehiago izango duzu. Ez badaukazu, Lab-eko ordenagailuak partekatuko ditugu. Zure eramangarria ekarriz gero, instalatu aurrez hau:

InkScape
FreeCad
Cura

Nork emango duen:

Alberto Martínez, fabrikazio digitalaren esparruan murgildutako diseinatzailea.

Arduino, hardware libreko tresna hezigarria
Azaroak 7 eta 14: 17:00etatik 19:30era
16 eta 99 urte arteko pertsonei zuzenduta
Izena emateko eskaera irailaren 3tik aurrera egongo da erabilgarri

Gutako askok ezagutzen dugu software librearen ideia, gune ispilatuak erraz osatzearen eta kodea eskuratzeko erraztasunaren bitartez teknologia gauzatzeko moduaren ulerkera berri hau hedatu dute, batik bat banatutako komunitate batean elkarlanean aritzeko aukeran oinarrituta. Hardware libreaz hitz egiten dugunean, egia da askotan software librea hardwarearekin erabiltzea islatzen dela, eta informazio hori partekatzeko aukera (osagai erabiliak, eskema elektronikoak, diseinuak, lotutako programak…).

Tailer honetan Jabi Luengo izango dugu irakasle; eskarmentu handia du hardware libreko hezkuntza proiektuak ikasleekin garatzeko jardueretan. Haren bitartez ezagutuko dugu oraingo honetan Arduino plataforma.

Arduino garapen ingurune bateko plataforma konposatua da eta txartel elektronikoa; haren bitartez zuk zeuk sortu ahal dituzu zeure proiektu teknologikoak, argia, beroa, indarra eta bestelako magnitude fisikoak hautemango dituzten sentsoreekin hornitu, eta, informazio horretan oinarrituta, programa bat idatziz, beste gailu batzuk (eragingailuak) aktibatu, hala nola bonbilla txikiak, led-ak, serbomotorrak, DC motor txikiak, erreleak, eta abar.

*Ordenagailu eramangarria baldin badaukazu, autonomia gehiago izango duzu. Ez badaukazu, Lab-eko ordenagailuak partekatuko ditugu. Zure eramangarria ekarriz gero, instalatu aurrez hau: Arduino IDE.

Nork emango duen:
Jabi Luengo, Tolosako Herrikide ikastetxeko irakaslea, IKTetan aditua eta lan-ibilbide luzea egina ikasgelan proiektuetan oinarrituta.

Datuekin gezurra esan: manipulazioak eta gezur zuriak
Abenduak 11 eta 12: 17:00etatik 19:30era
16 eta 99 urte arteko pertsonei zuzenduta
Izena emateko eskaera irailaren 3tik aurrera egongo da erabilgarri

Datuak bistaratzeko hainbat adibideko ibilbide bat da; datu horiek, objektibotasun eta inpartzialtasun aura bat baduten arren, subjektibotasunez eta asmo onez beteta daude.

Era guztietako bistaratzeen adibideak aztertuko dira tailerrean, azaldutako kontzeptuak ulertu ahal izateko ariketa praktikoen bitartez.

Irakaslea:
Web-garapenean, datuak bistaratzen eta arte digitalean lan egiten duen Alfonso S. Uzábalek eta Pablo Rey Mazónek osatzen duten kolektiboa da Montera 34.
Pablo Rey Mazón lankidetzan aritzen da, ikerketako eta esperimentazioko kolektibo batzuetan, hala nola Basurama, Wikitoki edo Publiclab. Informazioa eskuragarriago bihurtzea da haren lanaren ardatza. Gaur egun Espainiako ustelkeriari eta hedabideei buruzko bistaratzeak garatzen ditu; esate baterako, ustelkeriaren kolorea. 2016an, beste wikitoker batzuekin batera, datuen kulturari buruzko Bilbao Data Lab komunitatea abiarazi zuen.

 

  • INFRASONORAS

Proposamen honen eragileak bi izan dira: alde batetik, hainbat esperientzia, eta beste alde batetik ingurugiro teknologikoekin eta teknologiekin lotutako jokabideak aztertzen jarraitzeko beharra.

Teknologia zerbait neutrotzat hartu izanak batzuen alde jokatu izan du, eta, aldiz, beste batzuen aurka.

Histeria Kolektiboak sustatutako programa esperimentala da Infrasonoras, EDE Fundazioa-Suspergintzak Azkuna Zentroaren laguntzarekin garatua, eta ezkutuko frekuentzia, kode eta markagailuetan murgiltzen da, nor den bertako eta nor ez erabakitzen duten horietan, nola hautematen dugun eta nola sentitzen garen horiek interpelatuta.

Zer dago teknologiaren esparruaren azpian? Zer dute ingurune teknologikoek lagun askok euren espaziotzat jotzeko, beste batzuk ingurune teknologikoetan deseroso sentitzen diren bitartean? Ezagutza al da soilik? Jakinda jaioak ote gara?

Bien bitartean, teknologia egiten dutenek menperatzen dute mundua.

Cyborg gorputza
Abenduak 4 eta 5: 17:30etik 19:30era
16 eta 99 urte arteko pertsonei zuzenduta
Izena emateko eskaera irailaren 3tik aurrera egongo da erabilgarri

Guztia inguratzen duen gure mundu honetan, teknologia gure esku dugula sinetsita gaude. Horrela al da? Zenbateraino ari gara teknologian parte hartzen? Noraino txertatzen zaigu hori gure bizitzetan, gure gorputzetan? Mugimenduan dabiltzan gure gorputzak azter ditzagun, beha dezagun teknologiarekin dugun harremana.

Tailer performatibo hori esperimentatzeko, ikertzeko eta ekiteko denbora/espazio bat da, gure eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun makinen aurrean harritzeko aukera emango diguna, guri galdera berriak sortu ahal izateko moduan.

Makinen aurrean, eskuarki, gorputzak paralizatuta, euren baitan sartuta egoten dira. Adierazte-mugimenduarekiko kritikoa den alfabetizazio digitala jarriko dugu praktikan, helburutzat hartuta gorputz kontzientzia garaikide banakoa nahiz kolektiboa aktibatu ahal izatea.

Irakaslea:
Inés Bebea, telekomunikazioetako ingeniaria, aktorea eta hezitzailea.

Ezagutza nola bihurtzen den botere, eta alderantziz
Azaroak 28 eta 29: 17:30etik 19:30era
16 eta 99 urte arteko pertsonei zuzenduta
Izena emateko eskaera irailaren 3tik aurrera egongo da erabilgarri

Teknologiak bizitzan txertatzen joan dira, eta utziezina dirudien erosotasuna eskaini digute. Dagoeneko ez gara mundu naturaleko biztanleak, noizbait hala izan baldin baginen ere. Orain teknologiak nahitaezkoak dira, eta, horrenbestez, horien menpe gaude. Ez dugu nahi eta ezin dugu horiei uko egin. Horretaz jabetzeko, aski dugu pentsatzea nolako hondamendiak gertatuko liratekeen Lur planetan kablez zabaldutako zuntz optiko guztiak bat-batean etengo baldin balira. Baina, filosofoek azaldu izan duten moduan, jakitea ahal izatea da: dakienak boterearen pribilegioa izango du eskuetan, beste batzuekin uztartuta (botere ekonomikoa, geopolitikoa, eta abar), atzeraelikatu ahal izango du... infinitura arte? Jarduera honetan, gogoeta bat proposatuko dugu ezagutza teknologiko-zientifikoaren, ekonomiaren eta boterearen artean osatzen den triangeluari buruz.

?Irakaslea:
Margarita Padilla, ordenagailuen programatzailea Dabne kooperatiban.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana