Anne Etchegoyen & Les Nouvelles Voix Basques: "Euskal emazte"

Leioa 2019(e)ko Irailak 27
  • Anne Etchegoyen & Les Nouvelles Voix Basques: "Euskal emazte"

Leioako publikoak ezagutzen du Anne Etchegoyen, Iparraldeko kantari handia. Bere musikarekin, herrialde askotako publikoari zirrara eragitea eta kutsatzea lortu du. Horren lekuko ditugu bere arrakastaren zenbait datu: 70.000 diskotik gora saldu ditu; urrezko disko bat lortu du; eta Mikel Laboaren “Txoria txori” abestiaz egindako bertsioak milioi bat bisitatik gora jaso ditu.

Kultur Leioak Anne Etchegoyen jasoko du berriro, emakumeak euskal gizartean duen eta betidanik izan duen lekua erreibindikatzen duen proiektu berriarekin. “Etxeko anderearen” erreferentzia betidanik egon da hor. Bera arduratzen da etxeaz, bera da ama eta emaztea.

Emakumea ohoratzeko ikuspegi freskoa erakusten digu, agertokian lau abeslari profesionalez (20 eta 35 urte bitartekoak) osaturiko euskal abesbatza gazte batez lagundurik. Berak sortutako abestiez gain, orain arte gizonek abesten zituzten euskal abesti tradizionalak ere interpreta­tzen ditu, baina moldaketa berriekin. Leioan aurkeztuko duen proiektu berri honetan, entzungai izango ditugu, besteak beste, “Boga Boga”, “Mendian gora haritza” eta berriagoa den “Askatasunera” kantak.

  • MUSIKARIAK: Anne Etchegoyen (ahotsa), Jérôme Levatois (gitarra), Antonio Jimenez (gitarra).
  • IRAUPENA: 90′.

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2019(e)ko Irailak 27
  • Ordutegia21:00
  • Lekua Kultur Leioa
    José Ramón Aketxe Plaza, 11
    Leioa
  • Zenbatekoa14 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Kultur Leioa

Non

Euskadi, auzolana