MagialdiAraba 2019 (Murgia)

Zuia 2019(e)ko Irailak 15
  • MagialdiAraba 2019 (Murgia)

Magialdia 2019 jaialdiaren barruan.

MagialdiAraba hazi egin da bosgarren edizio honetan, eta, irailaren 1etik 15era, Arabako 15 herritara eramango ditu ilusioa eta magia. Tailerrak, animazioa eta mago profesionalen ikuskizunak antolatuko dira, euskaraz zein gaztelaniaz. Berritasun gisa, adinduei zuzendutako magia tailerrak egingo dira aurten. Herri bakoitzean, 18:00etatik aurrera, magia-tailerrak egingo dira euskaraz, 7 urtetik gorako harrentzat, baita animazioa ere, hurbileko magiaz, kalean bertan. Era berean, 20:00etan, magia ikuskizun bat egongo da, euskaraz edo gaztelaniaz, Hodei magoaren edo Tor magoaren eskutik.

MagialdiArabaren formatuak

MAGIA TAILERRAK

  • 7 urtetik aurrerako haurrentzat.
  • Euskaraz.
  • Gehienez ere 20 haur, 45 minutuko txandatan.
  • Adinduentzako magia tailerrak (Legutio, Murgia, Langraiz Oka eta Ondategin).

ANIMAZIOA HURBILEKO MAGIAZ

  • Hurbileko magia, antzeztoki gabe, kalean bertan.

MAGIA EMANALDIA

  • Euskaraz edo gaztelaniaz.
  • Bi artistak parte hartuko dute edizio honetan: Hodei magoak eta Tor magoak.

MagialdiAraba 2019: ibilbidea

  • 2019/09/01: Markinez
  • 2019/09/02: Ribabellosa
  • 2019/09/03: Aramaio
  • 2019/09/04: Kuartango
  • 2019/09/05: Ondategi
  • 2019/09/06: Legutio
  • 2019/09/07: Pobes
  • 2019/09/08: Arroiabe
  • 2019/09/09: Langraiz Oka
  • 2019/09/10: Berantevilla
  • 2019/09/11: Laudio
  • 2019/09/12: Alegría
  • 2019/09/13: La Puebla de Arganzón
  • 2019/09/14: Lagrán
  • 2019/09/15: Murgia*

*Oharra: Tailerrak 12:00etan izango dira; ikuskizuna, 13:30ean.

 


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2019(e)ko Irailak 15
  • Ordutegia12:00, 13:30 eta 20:00
  • LekuaMurgia
    Zuia
  • ZenbatekoaDoan

Non

Euskadi, auzolana