Akrobazia zirkuari buruzko tailerra

Bilbao 2019(e)ko irailaren 3(e)tik 2019(e)ko irailaren 26(e)ra
  • Akrobazia zirkuari buruzko tailerra

Ikastaroak banakako eta taldeko akrobazietarako baliabideak ematea du helburu. Astero akrobazia, eskuko oreka eta akroporteak landuko dira eta egokitzapen fisikorako ariketek, aireko akrobaziek eta yoga ariketek osatuko dute saio bakoitza.
Saioek 2 ordu eta 30 minutuko iraupena izango dute.
 
Tailerra iraileko astearte eta ostegunetan izango da arratsaldeko 18:30etik iluntzeko 21:00etara bitartean Zirkozaurre espazioan.

Ikastaroaren deskribapena

Saio bakoitzean ez da diziplina zehatz bat soilik landuko, izan ere, diziplina horrek ikastaroan zehar landuko diren beste guztiak osatzen baititu. Diziplina guzti hauen konbinazioak gorputzaren kontzientzia sakonago bat hartzeko aukera eskeintzen du:

  • Acrobazia: lurrean ez ezik, tranpolin txikian eta airtrack-a ere erabiliko dira diziplina hau lantzeko. Oso baliagarria da bereziki akrobazia dinamikoen zein gorputzak airean duen mugimenduaren kontzientzia hartzeko.
  • Esku gaineko oreka: akrobata batentzako ezinbestekoa; izan ere, ariketa horien bidez norberaren gorputz-kontzientzia lantzen da era oso eraginkorrean. Gorputza alderantzizko posizioan dagoenean pertzepzioa ere aldatzen zaigu eta oreka lantzen.
  • Acroporteak: diziplina honetan ezinbestekoa da talde-lana (binaka edo jende gehiagorekin elkarlanean), ekintzan parte-hartzen dutenen arteko konexioa, alegia; batak bestearen pisua eusteko edo bata bestearen gainean orekatzeko, etabar.
  • Aireko akrobaziak aurretik aipatutako diziplina guztiak batzen ditu: saioen lehen zatian landutako elementuak praktikan jartzeko aukera emango digu: aireko akrobaziak, buruz-beherako mugimendua eta talde-lana aireko ariketetan.
  • Yoga: saio bakoitza bukatzeko yoga ariketak egingo dira, gorputza luzatu eta flexibilitatea eta kontzentrazioa lantzeko.  Saioak horrela bukatzea oso lagungarria izango da gorputza indarberritzeko.

Prezioak

  • Hilabetea: 90€
  • Astea: 30€

Izen-emate epea zabalikhttps://bit.ly/2KJxtgF

zirkozaurre

Laburrean

  • Mota Ikastaroa
  • Data 2019(e)ko irailaren 3(e)tik 2019(e)ko irailaren 26(e)ra
  • Ordutegia18:30-21:00
  • Lekua Zirkozaurre
    Deustuko Erribera, 70b 1. solairua.
    Bilbao
  • Zenbatekoa30 / 90 €
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Zirkozaurre

Non

Euskadi, auzolana