Atlantia é Ria

Leioa 2019(e)ko Azaroak 15
  • Atlantia é Ria

Ë Ria Atlantikoko Bioko uhartean hitz egiten den bubi hizkuntzaren berezko esamolde bat da. Esamolde horren eta euskarazko herria hitzaren arteko bat-etortzeaz oharturik, gogoeta bat abiatu genuen: hausnartzen hasi ginen nola iragaten diren, partekatzen diren, bat eginez elkartzen diren itsaso berak bustitako musika-tradizio desberdinak. Gurea, eta hainbat kulturaren arragoa den ozeano horretakoa, Atlantikokoa. Horrenbestez, Atlantia É Ria musika uztartzen duen proiektu bat da, Ozeano Atlantikoak bustitzen dituen kulturetan inspiratua.

Bidaia artistikoa, berritzailea eta abangoardista da, erreferentziazko hiru musikarik egiten duten bidaia, ozeano horrek bustitzen dituen hiru kontinenteetako musika-, erritmo-, harmonia- eta melodia-tradizioetatik abiatuta.

Kulturen eta bideen bidegurutze gisa agertzen du itsasoa. Bidegurutze bat, non erritmoek (tangoak, zortzikoak, buleriak, fandangoak, kundereak, tingak, jigak…), melodiek eta harmoniek bat egiten duten, elkarri lotzen diren eta birsortu egiten diren, ipuinen eta kondairen oinarri bihurtzeraino.

Proiektu honetarako sortutako konposizio originalak eta taldeko hiru kideen gaien moldaketa originalak daude proposamen berri honen sorreraren oinarrian, eta berekin dakarte soinu-, erritmo- eta tinbre-estetika berria eta originala.

MUSIKARIAK: Gorka Hermosan (akordeoia), Jose Luis Montón (gitarra), Piruchi Apo (ahotsa).
IRAUPENA: 60′.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2019(e)ko Azaroak 15
  • Ordutegia21:00
  • Lekua Kultur Leioa
    José Ramón Aketxe Plaza, 11
    Leioa
  • Zenbatekoa14 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaElebietan
  • Web Kultur Leioa

Non

Euskadi, auzolana