"Follower", Lauren McCarthy-ren argazki-erakusketa

Getxo 2019(e)ko irailaren 4(e)tik 2019(e)ko irailaren 29(e)ra
  • "Follower", Lauren McCarthy-ren argazki-erakusketa

Getxophoto 2019ren barruan. 

Zenbat jarraitzaile behar ditu pertsona batek zoriontsu izateko? Follower lanean, Lauren McCarthyk, sare sozialetan gero eta jarraitzaile gehiago izateko gaur egun jendeak duen obsesioari heltzen dio modu harrigarri batean. Bizi dugun automatizazio eta algoritmoen sasoi honetan, artistak, giza harremanak aztertzen ditu, eta oraingoan, ez ohiko aplikazio bat asmatu du: bizitza errealean jarraitzaile bat eskatzeko aplikazioa, hau da, 24 orduz atzetik pertsona bat izatea. Hautagaiak bi galdera besterik ez ditu erantzun behar: “zergatik nahi duzu norbaitek zuri jarraitzea?” eta “zergatik jarraitu beharko lizuke pertsona batek?”. Eskaera bat onartzen duen bakoitzean, McCarthyk data bat aukeratzen du ausaz eta gero hautagaiari jarraitzen hasten da. Ez dago ez kontakturik ez interakziorik euren artean. Sari moduan argazki bat bidaltzen die parte-hartzaileei egunaren amaieran. Los Angeleseko artista honek, Instagrameko kontu gehienak publikoak diren gizartean, arreta izateko etengabeko desioa aztertzen du. Eta orduan, egiaz zertarako nahi ditugu horrenbeste jarraitzaile? Premia horrek ziurtasun-gabezia bati erantzuten dio edo bizitza interesgarriago bat eraikitzeko -eta erakusteko- aitzakia da?

Estatu Batuetan jaioa, Lauren erlazio sozialak zaingoa, automatizazioa eta bizitza algoritmikoaren bitartez aztertzen dituen artista da. p5.js-ren sortzailea da, kode irekiko programazio lengoaia. Processing Foundation-aren zuzendarikidea da, arte bisualetan alfabetizazio digitala eta teknologian alfabetizazio bisuala sustatzen duen irabazi asmorik gabeko erakundea. UCLA Media Arts-eko zuzendari laguntzailea da. Bere lana Ars Electronica, Barbican Centre, Fotomuseum Winterthur, SIGGRPH, Onassis Cultural Center, IDFA DocLab, Science Gallery Dublin, Seoul Mediacity Biennale Seouleko Museum of Art-en eta Japan Media Arts Festival-en, eta instalazioak London Eye, Estatu Batuetako Holokaustoaren Museoa edota Arte Performatikoen Lincoln Center-erako sortu ditu, esaterako. Creative Capital 2019 beka jaso du, eta ZERO1 Arts Incubator-eko egoliarra da. UCLA-ko Arte Teknologikoen Diseinu Departamentuan Irakasle Laguntzailea da.

Getxophoto

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2019(e)ko irailaren 4(e)tik 2019(e)ko irailaren 29(e)ra
  • LekuaAmezti Aretoa – Amezti 6
    Getxo
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non

Euskadi, auzolana