"Lur Hau Gurea (Eskusoinuaren Pentsamenduak)" dokumentalaren aurkezpena

Mungia 2019(e)ko Irailak 27
  • "Lur Hau Gurea (Eskusoinuaren Pentsamenduak)" dokumentalaren aurkezpena

Euskaldunok ezin dogu ahaztu etorkinak izan garala, oraindik bere bagarala eta izango garala. Euskaldun etorkin baten bizitzan oinarrituta, Euskal Herritik Ipar Ameriketara egindako bidaia kontatzen dogu koreografia honen bidez.

Gure bazter miresgarrietatik Estatu Batuetako Kaliforniara joan zan Pedro Juan Etchamendy soinularia, Arnegitik Chinora. Arrakasta lortu eban, baita momentu larriak bizi bere. Horreetako batean, aurrera egin ahal izateko, bere eskusoinu maitea saldu behar izan eban.

Beraz, dokumental honetan Euskal Herritik Estatu Batuetara joan zan gure arbaso baten historia ikusgarrian oinarrituta, “Lur hau gurea (eskusoinuaren pentsamenduak)” koreografia aurkeztuko dute.

Parte hartzaileak:

  • Larraitz Zuazu, dokumentalaren zuzendaria
  • Oreka Tx
  • Ainhoa Garai, musika-zuzendaria
  • Iñaki Goirizelaia, Amilotx Dantza Taldearen dantza maisua eta koreografien egilea

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana