Pirritx, Porrotx eta Marimotots: "Musua"

Cendea de Olza/Oltza Zendea 2019(e)ko Irailak 18
  • Pirritx, Porrotx eta Marimotots: "Musua"

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen disko-liburu berria da Musua.

"Mundua mundu denetik, eguzkia biraka ari da eta gu haren inguruan. Eta dei egiten dio lurrari esnatzeko, azaleko zomorroak astindu eta mozorrotzeko.

Mundua mundu denetik, hartzak kobazulora sartzen dira neguko solstizioetan eta kilkerrak kanpora atera udakoetan. Eta guk dantzatu eta kantatu egiten dugu negu zein uda, egin arren euria, atera arren eguzkia, apurtu arren zeruan tximista...

Ihauterietan, San Joanetan, Gabonetan ohitura zaharrak mantendu eta berriak sortzera jolasten dugu.

Munduak biraka segi dezan. Eguzkiak ez ezik, musuek ere biraka jartzen dutelako mundua.

Eta musuek biraka jartzen gaituztelako gu.

Eta zu?"

 


Laburrean

  • Mota Haur jarduera
  • KonpainiaKatxiporreta
  • Data 2019(e)ko Irailak 18
  • Ordutegia17:30
  • LekuaFrontoia (Ororbia)
    Cendea de Olza/Oltza Zendea
  • HizkuntzaEuskara
Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana