"Zarzuela de alta costura"

Getxo 2019(e)ko Azaroak 10
  • "Zarzuela de alta costura"

Ikuskizun dibertigarria, dinamikoa eta elkarreragilea, ikusle ororentzat.Zarzuela ezagunenak abiapuntutzat hartuta, zati eta testu desberdinetatik sortutako dramaturgia. Ez da inola ere antologia, “kontzertu antzerki” honetarako bilbe originala idatzi baita.

Mari Pepa, Felipe eta Ricardo dira “konposizio” honen hiru pertsonaia nagusiak. Beren eguneroko biziak elkar nahasten dira antzezlanaren une zehatzean “maitasunari” esker. Mari Pepak jostun bezala dihardu. Berezia da, bera baita bere sormenen “erakusleihoa”. Felipe musikara bideratuta dago, baina bere “aukera” iristen den bitartean, bizia ahal duen bezala irabazten du, adibidez, mekanikari gisa. Ricardo, berriz, saiatua, xelebrea eta burutsua da, eta Feliperen antzera, Mari Peparen ezkongaia. Orain ez dizuegu argituko norekin geldituko den Mari Pepa, hobe zuek antzemango duzue amaieran!!!

AKTOREEN ZERRENDA:

  • MARI PEPA…………..Carmen Aparicio………...Sopranoa
  • FELIPE:…………..……Santos Ariño………….….…Baritonoa
  • RICARDO…………..…Carlos Crooke………….….Tenorea
getxo.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana