"Deje su mensaje después de la señal"

Bilbao 2019(e)ko Urriak 23
  • "Deje su mensaje después de la señal"

2019ko Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren barruan.

Lau ahotseko istorio bat; lau emakume, beren arazoei begiz begi aurre egiteko ezgai izanda nahiago dutenak erantzungailu automatiko baten bidez konfesatu. Marina, Carmela, Sara eta Vivianak ahots-postontzi bat baliatuko dute terapia gisa, beren buruak ulertzen saiatu eta gainerakoek ere konpreni ditzaten lortzeko.

Istorio baten jabe da bakoitza, hainbat argi-ilunen bidez mezuz-mezu marraztuz joango direnak; hala, kontakizun intimoen bilduma bat osatuko da, dibertigarriak suertatzen direnak batzuetan, izugarri adimentsuak bestetan, hunkigarriak ia-ia beti, eta, batzuetan, suntsitzaileak ere bai.

Estreinaldia euskaraz eta gaztelaniaz Arriaga Antzokian

  • Aktoreak: Miren Arrieta, Mireia Gabilondo, Barbara Goenaga, Leire Ruiz
  • Autorea: Arantza Portabales
  • Zuzendaritza eta eszenografia: Fernando Bernués
  • Argiztatze-diseinua: David Bernués
  • Ikus-entzunezkoak: Acrónica Producciones
  • Jantziak: Ana Turrillas
  • Teknika: Acrónica Producciones
  • Fotografia: Juantxo Egaña
  • Administrazioa: Maite Gorrotxategi
  • Produkzio exekutiboa: Ane Antoñanzas
  • Produkzioa: Nagore Plazaola
  • Banaketa: Portal71

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana