Blues Whale

Ermua 2019(e)ko Urriak 19
  • Blues Whale

2012. urtean sortu zen Blues Whale. Hasiera batean, Bluesaren doinuak jendaurrera eramateko bokazioa izan zuen taldeak, Mississippi ibaiaren bokaletik Chicagoraino, Texaseko Bluesetik eta, nola ez, 60. eta 70. urteetako blues britainiarretik igaroz, estilo bakoitzari leial izanik eta bertsio sendoak eskainiz, ukitu pertsonal batekin. Testuinguru horretan kaleratu zen taldearen lehen diskoa, “Double side mojo” (2015).

Bide horretan eta denboraren joanean bere gai propioak landu ditu taldeak, hori bai, jatorrizko amerikar sustraiei eta generoak berezko dituen gakoei eutsita. Abesti gogoetagarriak, ahaltsuak, zirraragarriak eta jostagarriak dira, taldearen eszenaratze guztiz berritura ekarriak, eta dagoeneko oso harrera ona egin diete ikus-entzuleek eta kritikak. Eta ondorioz beste disko bat kaleratu dute, 4 birds.

 

ermua.es

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana