Zarauzko Euskal Astea 2019

Zarautz 2019(e)ko abuztuaren 29(e)tik 2019(e)ko urriaren 9(e)ra
  • Zarauzko Euskal Astea 2019

EGITARAUA:

Abuztuaren 29a, osteguna

  • 22:00 Musika Eskolako aretoan, Bertsolari Gazteen XLIII. Lizardi Sariaren kanporaketa saioa.

Abuztuaren 30a, ostirala

  • 22:00 Musika Eskolako aretoan, Bertsolari Gazteen XLIII. Lizardi Sariaren kanporaketa saioa.

Irailaren 1a, igandea. Haurren Euskal Jai Eguna

  • 10:00 Zelai Ondoko bolatokian, bolo eta toka txapelketa (izen-ematea: 10:00-11:30).
  • 10:30 Lege Zaharren enparantzan, dantzarien bilkura.
  • 10:00 Kalejira Musika eskolako txistulari eta trikitilariekin.
  • 11:15 Dantzariak kalez kale.
  • 12:45 Lege Zaharren enparantzan, dantzarien harrera eta emanaldia (?, Gaztelekun).
  • 13:30 Lege Zaharren enparantzan, haurrak familietan banatuko dira bazkaltzeko (?, Gaztelekun).
  • 17:30 Kalejira Musika plazatik Iñurritzara, buruhandi, erraldoi, Imuntzo trikitilari eskola eta Iñurritza txarangarekin.
  • Ondoren, Iñurritzan, dantzarien bilkura.
  • 18:00 Iñurritzan, puzgarriak.
  • 18:30 Iñurritzan, Baserrian Jai haurrentzako berbena.
  • 20:00 Kalejira, Iñurritzatik Musika plazara.

Irailaren 2a, astelehena

  • 19:00 Lege Zaharren enparantzan, Helduen Binakako Dantza Txapelketa (?, Modelo aretoan).

Irailaren 3a, asteartea

  • 18:30 Etxezabalan, Koldo Eizagirreren Bertsoaren harria. Basarri hitzaldia, eta bertso-saioa.
  • Ondoren, Kale Nagusian (Baserriren bustoaren parean), XXXV. Basarri bertso-paper lehiaketaren sari-banaketa.
  • 20:00 Lege Zaharren enparantzan, herriko taldeen jaialdia: Mundu berria (?, Modelo aretoan).
  • Parte-hartzaileak: Jalgi dantza taldea, Montetxio korua, Arrai Zopa korua, Goizeko Ihintza txistulari taldea, Kame Musika Eskola, Motxian bertso eskola, Nahiko Larri trikiti taldea, Zarautz TRIK, Gure Mundua taldea, Leun taldea, Aratz Olaizola, Ahmed, Imanol Epelde, Aner Peritz eta Andoni Egaña.

Irailaren 4a, asteazkena

  • 19:00 Lege Zaharren enparantzan, Trikitilari Gazteen XXXIX. Txapelketa (?, Modelo aretoan).

Irailaren 5a, osteguna

  • 18:00 Lege Zaharren enparantzan, Bikote Gazteen Dantza Txapelketa (?, Modelo aretoan).
  • 20:30 Modelo aretoan, ARTANTXURIKETAN kantu ikuskizuna. Maixux Zugarramurdi eta Anda ahizpak. Sarrera: 6€

Irailaren 6a, ostirala

  • 22:00 Modelo aretoan, Bertsolari Gazteen XLIII. Lizardi Sariaren finala.
  • Sarrera: 3€ (Turismo Bulegoan)

Irailaren 7a, larunbata

  • 10:45 Musika plazatik irtenda, Euskararen aldeko XXV. Lasterketa, AEK-k antolatuta (izen-ematea 10:00etan).
  • 11:00 Musika plazatik irtenda, Euskararen aldeko II. Irristaketa Lasterketa (izen-ematea 10:15ean).
  • 11:30 Lege Zaharraren enparantzan, XXXI. Aurresku Txapelketa (euriarekin, Modelo aretoan).
  • 14:30 Musika plazan, XXXV. Bazkari Herrikoia, EHEk antolatuta.
  • 18:30 Musika plazatik, kalejira aldarrikatzailea, AEK eta EHEk antolatuta.
  • 20:30 Modelo aretoan, BASERRI dantza ikuskizuna. Proyecto Larrua. Sarrera: 8€

Irailaren 8a, igandea

  • 19:00 Musika plazan, dantzaldia, Zarauzko Musika Banda eta Alaken taldearekin.
  • 20:00 Frantziskotarren elizan, Zarautz Abesbatzak Salbea abestuko du.

Irailaren 9a, astelehena

  • 7:00 Diana herriko kaleetan zehar.
  • 8:00 Goiztarrak taldearen irteera. Antzinako ohiturak berreskuratuz, goizean, garai bateko pertsonaiak irudikatuko dituzte kalez kale.
  • 8:30 Kalez kale, txistulariak, trikitilariak, dultzaineroak eta Iturengo tunturroak.
  • 10:30 Frantziskotarren elizan, Meza Nagusia, Schola Cantorum Abesbatzak abestuta.
  • Mezaren ondoren, Frontoi Txikin, Goiztarrak taldearen eskutik, pilota partidak, herri-kirolak eta bertsolariak.
  • 11:45 Alproja taldearen irteera (San Inazio kalea, Kale Nagusia, Musika plaza, Dorre Luzea parkea, Nafarroa kalea eta Munoa).
  • 12:00 Munoan, Nitanic antzezlana.
  • Eguerdian, Musika plazan erromeria, trikitilari, txistulari eta dultzaineroekin.
  • Ordu berean, Lege Zaharren enparantzan, erromeria trikitilariekin.
  • 13:30 Munoan, Euskaraokea Xaiborrekin.
  • 13:30 Lege Zaharren enparantzan, karro-lehiaketaren sari-banaketa. Ekitaldian Zarauzko Udalak omenaldia egingo dio Jose Mari Zuazobideri.
  • 14:00 Musika plazan, Lizarrako Larrain Dantza herrikoia dultzaineroekin.
  • 17:30 Musika plazatik Iñurritzara kalejira, trikitilari, dultzainero eta txistulariekin.
  • 18:00 Iñurritzan, haurren txokoa Kulkirekin (tailerrak, herri kirolak, egurrezko jolasak, etab.).
  • 18:30 Iñurritzako zelaian, erromeria, Orots taldearekin.
  • 20.00 Iñurritzan, Lizarrako Larrain Dantza herrikoia, dultzaineroekin.
  • 20:30 Kalejira, Iñurritzatik Musika plazara.
  • 22:00 Munoan, dantzaldia Trikidantz taldearekin.
  • 22:30 Musika plazan, erromeria trikitilariekin.

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana