"Argiaren hautsa"

Andoain 2019(e)ko Abenduak 13
  • "Argiaren hautsa"

Bizipoza darion emakume batek, Milagrosek, Manuel zakar eta iheskorra ezagutuko du zahar egoitza batean. Milagrosek bizitza maite du; Manuel heriotzaren zain dago. Bien artean egunak itxuraldatu eta beldurrak uxatuko dituen harremana sortuko da.

Antzezlana bizitzaren eta azken aukeren aldarrikapena da, duintasunaren inguruko hausnarketa eta erronka berriei eusteko gonbidapena. Idazkera errealistari estuki helduta, baina komikigintzaren unibertsoaz eta zinema klasikoaren xarmaz zipriztindua, Argiaren hautsak bihar bertan hasteko moduko "beste bizitza hori" jorratzen du.

Fitxa

  • Testua: Luis Elizetxea
  • Eszenografia eta zuzendaritza: Mireia Gabilondo
  • Zuzendari laguntzailea: Asier Hernández
  • Aktoreak: Miren Gojenola, Mikel Laskurain, Ander Iruretagoiena, Ane Salvador
  • Espazio eszenikoa: Fernando Bernués
  • Eszenografiaren egilea: Edi Naudó / Eskenitek
  • Soinu espazioa: Iñaki Salvador
  • Argiztapen diseinua: Xabier Lozano
  • Jantziak: Ana Turrillas
  • Ilustrazioak eta bideoa: Naiel Ibarrola
  • Bideo programazioa: Dani Bernués (Acrónica)
  • Argazkia: Manix Díaz de Rada
  • Ekoizpen zuzendaria: Ana Pimenta
  • Ekoizpen exekutiboa: Monika Zumeta
  • Zuzendaritza teknikoa eta soinua: Iñigo Lacasa
  • Argiztapena: Andoni Mendizabal
  • Administrazioa: Izaskun Imizkoz
andoain.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana