"Electra"

Vitoria-Gasteiz 2019(e)ko Urriak 30
  • "Electra"

2019ko Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren barruan.

Edipo egin ondoren, tragedia grekoaren barruan konplexua –baina ez zaila– den beste izenburu batekin ausartu da Companhia do Chapitô konpainia: Electrarekin, hain zuzen ere.

Agamenon erregearen garaiko Atenasen, Helena ederra bere bahitzailearen atzaparretatik askatzeko gerra deitu da (baliteke, ordea, bahitzailea ez izatea, Parisekin poz-pozik joan dela dioenik ere badago-eta). Alabaina, haizea itsasontzien aldekoa ez denez, Agamenonek Ifigenia alaba sakrifikatu du, profetek hala aginduta.

Ondorioz, Clitemnestrak mendekua harilkatuko du, Egisto maitale eta erregearen lehengusuarekin batera.

  • Sortze-lana kolektiboa
  • Zuzendaritza artistikoa : José Carlos Garcia & Cláudia Novoa
  • Antzezleak: Jorge Cruz, Nádia Santos, Susana Nunes, Tiago Viegas.
  • Gaztelaniazko testua : María Guerrero y César Arias

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana