Birkit

Vitoria-Gasteiz 2019(e)ko Irailak 15
  • Birkit

Igandeak Artiumen kontzertu-programaren barruan.

Birkite Alonsoren proiektu pertsonala da. Birkite Gasteizen jaioa da, eta Eorann eta Red Carmine taldeen sortzailea. Talde horiekin, besteak beste rock eta indie generoen bidean esperimentatzeko aukera izan zuen.

Bolada batean isilean egon ondoren, Emen bakarkako lehen lana kaleratu zuen. Berak editatutako lana da, euskarazko eta ingelesezko abestiekin. Horietan nabarmena da folk eta post rock joeren eragina, eta batez ere nabarmena da gaur egungo emakumeen egoera sozialaren, amatasunaren eta zahartzaroa bitarteko bikote harremanen inguruko gaiekiko interesa.

Bere ahotsaz eta gitarra elektrikoaz baliatzen da, eta txandakatu egiten ditu hots garbiak eta distortsionatuak, emaitza intimo eta indartsua lortuz.

artium.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2019(e)ko Irailak 15
  • Ordutegia20:00
  • Lekua Artium
    Francia, 24
    Vitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaDoan
  • Web Artium

Non

Euskadi, auzolana