"Julietas (Romeo Circo)"

Durango 2019(e)ko Irailak 28
  • "Julietas (Romeo Circo)"

Romeo eta Julieta narratzaileak airera botatzen dituen bi kapela dira. Abiapuntu horretatik eszenan dauden bost antzezleek bi kapela hauen istorioa kontatuko dute.  Trapezioak, oihalak, uztaiak eta malabarrak maitasunaren, pasioaren eta bizitzaren ahultasunaren konpasean mugituko dira.

Montagutarrak eta Kapuletarrak elkarren etsaiak dira. Hala ere, Romeo eta Julieta, familia horien ondorengoak, maitemindu egiten dira. Dantzaldian elkar ezagutzen duten gau berean, elkartu egiten dira: Julieta balkoian eta Romeo lorategian. Maitaleak ezkondu egiten dira inork ezer jakin gabe, eta gau horretan bertan elkar maitatzen dute.

Topaketatik bueltan, Romeok, nahi gabe, Julietaren lehengusua hil­tzen du. Deserrira kondenatzen dute. Hiritik urrun.

Julieta, berriz, bere lehengusu aberatsarekin ezkontzera behartzen dute. Hori saihesteko, edabe bat hartzea erabakitzen du; hilda dagoela dirudi. Romeori horren berri ematen dio gutunez, baina ez zaio sekula iritsiko.

  • IDEIA, DRAMATURGIA ETA ZUZENDARITZA: Joserra Martínez.
  • ANTZEZLEAK: Maitane Azpiroz, Itziar Fragua / Sandra F. Agirre, Javier Garcia “Mimo”, Garazi Pascual, Begoña Peñaranda.
  • ZUZENDARITZA MUSIKALA: Jim Pinchen.
  • AHOTSA: Sandra F. Agirre.
  • IRAUPENA: 65'
  • IKUSLEA: +6 urte.
  • KOORDINAZIOA: Joserra Martínez
durango.eus

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana