IPAR ESZENA IDEIA Bilbo

Bilbao Irailak 18
  • IPAR ESZENA IDEIA Bilbo

Arte eszenikoak eta herritarrak: hezkuntzatik bitartekaritzara.

(IPAR ESZENA BIDEA proiektuaren programazio hedatua)

Jardunaldi hauek IPAR ESZENA BIDEA proiektuaren programazioaren parte dira; proiektua Eskena (Euskadi), ACEPAE (Kantabria), EscenAsturias (Asturias) eta Escena Galega (Galizia) arte eszenikoen elkarteek sustatu dute. Lurralde horietako bakoitzean arte eszenikoen inguruko hausnarketa jardunaldi bat egingo da, ikuskizuna-publikoa harreman hutsetik urrunago doazen gaiei bideratuta, esaterako, landa inguruaren dinamizazioa, garapen ekonomikoa edo kulturartekotasuna.

IPAR ESZENA IDEIA Bilbo jardunaldian programak eta proiektuak garatzera bideratutako arte eszenikoak hartuko ditugu gaitzat, hain zuzen ere herritarrekiko bitartekaritzaren, gizarte bazterketako arriskuan dauden taldeekiko kolaborazioaren eta belaunaldien arteko lanaren esparruetan garatze aldera.

Data/ordua: Asteazkena, irailaren 18a, 10:00etatik 14:00ra goizeko ponentziak eta 16:00tik 19:00etara Tailerra: "Antzerki soziala taldeekin lan egiteko"
Lekua: Harrobia Eskena Ekoizpen Eszenikorako Berrikuntza Zentroa (Langaran, 3 Bilbo)
Doako sarrera edukiera bete arte (ikusi tailerrean arratsaldeko ordutegian izena emateko baldintzak)

Jardunaldi hau Bilboko Udalak finantzatzen du, Bertatik bertara kultura proiektuen udalen arteko deialdiaren bitartez.

Asteartetik aurrera, irailak 10, gure webgunean informazio gehiago aurkituko duzu; sare sozialetan ere aurkituko gaituzu, @escenanorte izenarekin.

Horrez gain, egitarau osoa ikusteko hemen ere klik egin dezakezu.

Garrantzitsua: jardunaldia irekia da edukiera bete arte.  Hala ere, arratsaldeko tailerrean parte hartzaileen kopurua 20 plazara mugatu da, eta aldez aurretik izena eman behar da mezu bat igorriz coordinacion@escenanorte.com helbidera, beranduenez asteartean, irailak 17, 14:00etan; gaian “Jardunaldian izena ematea irailaren 18a” jarri behar da, eta izen-abizenak, harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa, lanbidea eta/edo gai horren gaineko interesa aipatu behar dira.

(*) Jardunaldiaren egunean bertan plaza libreak egonez gero, bertaratuek izena eman ahalko dute.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana